Atzealdea ZIRKULU-ERAKO MEATZARIA

ZIRKULU-ERAKO MEATZARIA (Leucoptera malifoliella o Cemiostoma scitella)

Gure artean ikusi bada ere, bere eragina oso txikia da.

Sintomak eta biologia

Lurreko orbel artean edo azaleko zimurretan negua pasa duten krisalida edo kapuluetatik tximeleta txiki batzuk jaiotzen dira udaberrian. Horiek sagarrondoaren hostoetan ipintzen dituzte arrautzak. Beldarra jaiotzen denean hostoaren barnean sartu eta galeria zentrokideak egiten ditu. Hasieran orban txiki, arre eta biribilduak dira, eta modu erregularrean hazten dira 7-10 mm-ko diametroa lortu bitartean.

Beldarrek beren galeriak utzi eta kapulu zuri luzanga bat ehotzen dute, hari finezko nahaste batez estalia; hortik sortuko da hurrengo belaunaldia. Krisalidazioa hostoen gainean, zuhaitzen azalaren zirrikituetan edo fruituen pedunkulu-barrunbean burutu daiteke. Normalean urtean 3-4 belaunaldi izaten dira.

Borroka

Galerien kopurua handia balitz, hostoaren jarduera aldatu egingo litzateke eta kalteak ere garrantzizkoak izango lirateke. Meatzari bihurriari buruz esandako berbera gomendatzen da hemen kontrol-bide bezala.

  • Galeria zirkularrak hostoan. Galeria zirkularrak hostoan.
  • Irekitako galeriaren xehetasuna, larba barruan dagoelarik. Zirkulu erako meatzariaren ondoan elipse erako meatzariak eragindako kalteak ikusten dira. Irekitako galeriaren xehetasuna, larba barruan dagoelarik. Zirkulu erako meatzariaren ondoan elipse erako meatzariak eragindako kalteak ikusten dira.
  • Beldarra, garapenaren azken fasean. Beldarra, garapenaren azken fasean.
  • Ardatz-itxurako kapuluak hostoaren azpialdean. Ardatz-itxurako kapuluak hostoaren azpialdean.
  • Krisalidak fruituaren kandualdean. Krisalidak fruituaren kandualdean.
  • Tximeleta edo intsektu heldua. Tximeleta edo intsektu heldua.
  • Cemiostoma-ren parasitoa meatze barruan. Cemiostoma-ren parasitoa meatze barruan.