Atzealdea ZULAKARI HORIA

ZULAKARI HORIA (Zeuzera pyrina)

Sagarrondoaren zura daratulu batek bezalaxe zulatzen du 6 cm-ko luzera eduki dezakeen parasito honek. Enbor eta adarretan egiten ditu galeriak, beti goranzkoak eta kalte garrantzikoak eragiten dizkie batez ere sagarrondo gazteei.

Sintomak eta biologia

Arbolaren oinean ikusten diren zerrauts moduko gorozki laranjatuek salatzen dute parasitoa dagoela. Oso beldar polita da, kolore horikoa eta tita beltzez zipriztindua. Zulo txiki batetik sartzen da zurean. Zulo hori gorozkiak dauden lekuaren bertikalean aurkituko dugu.

Zulakariak erasandako enbor eta adarrak erraz hausten dira gero haizearekin. Larba garatu ondoren, sarrerako zulo inguruan ehotzen du bere kapulua, gero tximeletak irtenbidea eduki dezan. Tximeleta ekainean eta uztailean jaiotzen da eta bere errunaldia, mila arrautza ingurukoa, adar eta enborretan ipintzen du.

Borroka

Isolatuta azaltzen baldin bada, zulakari horia galeriaren sarrerako zulotik behetik gorantz alanbrea sartuta ken daiteke, baina hobe da kaltetutako gunea inaustea. Izurri handia izandako sagastietan (erasotakoak sagarrondoen % 5 edo gehiago direnean) komeni da hurrengo urtean, uztailetik aurrera, beldar jaio berriei intsektizida sarkorrekin tratamendua ematea; tratamendua hamabost egunera errepikatu egin behar da. Harren kontra ezarri ohi den babesa zulakariaren aurka ere eraginkorra da. Harrapaketa masiboekin egindako borroka ere eraginkorra da, feromonak erabiliz hectareako 10 tranpa jartzen ohi dira.

  • Zeuzerak erasotako adar lehorra. Zeuzerak erasotako adar lehorra.
  • Sarrerako zuloa, gorozki eta zerrautsa gorriztak arbolaren oinean. Sarrerako zuloa, gorozki eta zerrautsa gorriztak arbolaren oinean.
  • Beldarrak erasotako kimua, zulatutako galeria ikusten delarik. Beldarrak erasotako kimua, zulatutako galeria ikusten delarik.
  • Beldarra galeria zulatzen enbor barnean. Beldarra galeria zulatzen enbor barnean.
  • Beldarraren xehetasuna galerian barnean. Beldarraren xehetasuna galerian barnean.
  • Tximeleta edo intsektu heldua. Tximeleta edo intsektu heldua.