AKAROAK

Akaroen ordena araknidoen klasekoa da eta espezie ugariz osatuta dago, baina horietan gutxi batzuk besterik ez dira kaltegarriak fruta-arbolentzat.

Oso ugalkorrak dira eta hainbat belaunaldi izaten dute urtean; izan ere eguraldia egokia denean, hezetasun txikia eta tenperatura handiak daudenean, ziklo osoa betetzeko 15 - 30 egun besterik ez baitituzte behar. Horrek argi eta garbi erakusten du eguraldi egokia dutenean akaro gutxi batzuk egotea zein arriskutsua den; izan ere, egun gutxi batzuetan landare-sail osoa mendean hartzeraino ugaldu eta kalte handiak eragin baititzakete.

Garapenean arrautza, larba, ninfa eta heldua eratzen dira eta beren garapeneko une jakin batzuetan egunetan egon daitezke mugitu ere egin gabe. Heldu gehienek zortzi hanka izaten dituzte, baina larba direnean hiru hanka-pare besterik ez zaizkie hazten.

Akaro-espezie batzuk akaro fitofagoen harrapari dira; horietan ohikoenak "fitoseidoak" dira. Tamainaz txikiak dira, 0,5 mm ingurukoak, eta gardenak direlako tonu argia izaten dute. Harrapariak direlako lekuz aldatu egin behar izaten dute harrapakin bila, eta, ondorioz, bizkor eta azkar mugitzen dira. Fitoseidoek eginkizun garrantzitsua dute akaro fitofagoen populazioak kontrolatzeko; horregatik errespetatu eginbehar dira eta lagundu bertan egon daitezen, kalte egiten dieten produktu fitosanitariorik erabili gabe.

ARMIARMA GORRIA

Akaro-espezie guztietan hau da arriskutsuena eta baita Gipuzkoan hedatuena ere; Tetranychus urticae espeziea ere agertzen da, baina gutxiagotan.

ERIOFIDOAK

Kalte txikiak eragiten dituzte.