BESTE ZENBAIT

"Beste zenbait" izeneko atalean gainerakoetan bildu gabeko fitxak sartu dira. Animalien kalteak sartu dira, karraskariek, barraskiloek eta bareek sortutakoak, adibidez; landareek eragindako arazoak (mihuraren parasitismoa eta azalean likenak egotea); parasitismoarekin zerikusirik ez duten kalteak (eguzki-kolpea, "burr-knot" edo zezidioak, fitotoxikotasuna, etab.

).

BURR-KNOT

Arlo genetikoan eta fisiologikoan dagoen desordena da, eta horren bidez sagarrondoaren aireko alderdietan sustrai-ehuna garatzen da. Mentu-oin batzuek burr-knot-a garatzeko duten joera herentziazkoa da eta gehiena patroi batzuetan azaltzen da: M-7, M-9, MM-106 edo MM-111 patroietan, adibidez. Sagarrondo barietate autoktono batzuek, egurrean bigarren mailako sustraiak ateratzeko ahalmena dute hezetasun altua dagoen baldintzetan.

EGUZKI-KOLPEA

Eguzki-izpiek sagarrondoaren fruituak zuzenean jotzen dituztenean, lesio bereziak eragiten dituzte, eta maila apalagoan baldin bada ere, kalteak zuhaitzaren alderdi belarkaretan ere izan daitezke. Kolpea tenperatura handiak baino gehiago tenperatura bat-batean igotzeak eragiten du, zuhaitzaren sistema fisiologikoak egoera berrira azkar moldatu ezin duelako. Egoera hori larriagoa izaten da zuhaitzak ur falta baldin badu.

KARRASKARIAK

Karraskariak izenarekin hainbat ugaztun txiki adierazi nahi ditugu, beren ebakortz zorrotzekin sustraiak, azala, etab. karraskatu eta mozten baitituzte, fruta-arbolei zenbait kalte ekarriz: arbolaren ahultzea eta inoiz heriotza ere bai, batez ere banako gazteak direnean.

LIKENAK

Sarri ikusten dira, batez ere zona heze eta laiotzetan dauden arboletan.

MIHURA

Asko ikusten da Gipuzkoako sagastietan, batez ere zaindu gabe daudenetan.

ZENBAIT EZBEHAR

Izotzarekin batera agian kazkabarra izango da sagarrondoak izan dezakeen ezbehar meteorologiko garrantzitsuena...