Intsektuak dira animalia-erreinuko klase ugariena, zehaztutako milioi bat espezie baino gehiago daudelako eta agian beste horrenbeste deskribatu gabe daudelako, hau da, gure planetan dauden animalien ia hiru laurdenak dira. Intsektuak sailkatzeko ordenetan bost ordenatakoen izurriteak deskribatu ditugu: Lepidopteroak, Hemipteroak, Koleopteroak, Himenopteroak eta Dipteroak.
Eboluzio-zikloari gagozkiola, oro har lau fase izaten dituztela azalduko dugu: arrautza, larba, ninfa eta imagoa edo heldua. Arrautzatik irteten den intsektuari larba esaten zaio, edo beldarra lepidopteroa baldin bada, eta hortik aurrera izaten dituzten eraldaketei metamorfosi deitzen zaie. Metamorfosia oso konplexua izan daiteke, baldin eta intsektu heldua arrautzatik irtendakoarekiko oso bestelakoa bada (Lepidopteroetan, adibidez, beldarrak eta tximeletak ez baitute inolako antzik), edo sinplea izan daiteke, faseek, nahiz eta tamaina aldatu, antzeko ezaugarriak baldin badituzte (Hemipteroen kasuan gertatzen da hori).
Larbek garapen handiena lortzen dutenean, bilgarri edo kapulu batean sartu eta mugitu gabe egoten dira. Fase honi ninfosia deitzen zaio eta bertan dagoen intsektuari ninfa, baina Lepidoptero edo tximeletak direnean krisalida ere deitzen zaio. Fase hori igaro ondoren, intsektu perfektu, imago edo heldua bilgarritik atera egiten da.
Fase horietako bakoitzaren iraupena oso desberdina izan daiteke eta garapenean zenbait geldialdi edo diapausa gerta daiteke (kasu batzuetan urtetakoa izan daiteke). Neguan intsektuek geldialdi horietako bat izaten dute, hibernazio edo negu-diapausa. Arrautza errun eta arrautzatik eratuko den intsektu helduak berriz ere errun arteko prozesua belaunaldi bat da. Prozesu hori urtean behin gerta daiteke, edo behin baino gehiagotan; horregatik urteko belaunaldi bat edo batzuk daudela esaten da.
Intsektu hau Europa eta Mediterraneoko mendebaldean dago hedatuta, eta Gipuzkoan ikusi izan badaasdasd ere, ezin da esan gure sagastietan kalte egin duenik.
Orokorrean kalte gutxi egiten dute. Kasu batzutan mintegietako landare gazteak kaltetu ditzakete; gutxitan sorrarazten dituzte kalte esanguratsuak landaketa helduetan.
Sagarrondoetan ikusi diren beste kukurutx batzuk aipatzen dira, oso populazio-maila baxuetan daudenak eta inolaz ere izurri garrantzizko izatera iristen ez direnak.
Normalean ez du kalte kezkagarririk eragiten; izurria ugaria baldin bada, mintegietan eta sagasti gazteetan lesio handi samarrak sor ditzake
Biak koleoptero xilofagoak dira, eskolitidoen familiakoak. Gehienetan zuhaitz ahulei erasotzen badie ere, arbola osasuntsuak ere kaltetu ditzake, eta hilarazi ere egin ditzake eraso handiak direnean. Dena den, eragin txikia dute.
Afrikako mendebaldetik datorren euli-espezie hau, Mediterraneo alde osoan oso zabalduta dago eta fruta-arboletan kalte handi samarrak sortzen ditu. Gure lurraldean oso gutxi dago; oso negu biguna izan ondoren oso uda beroetan ikusi izan da.
Fitxa honetan izurrite gisa hartu ezin daitezkeen baina sagarrondoetan behatu diren lepidopteroen errunaldi, larba eta heldu ezberdinen lagin bat jasotzen da. Bilketa honen helburua sagarrondoetan bizi daitezkeen eta kalterik eragiten ez duten lepidoptero-dibertsitatea azaltzea da.
Erantsitako irudietan hainbat lepidopteroen errunaldi, larba eta heldu ezberdinak agertzen dira.
Haltzaren izurria den arren, haltzadien ondoko sagastietan ere azal daiteke, hostoetan kalteak eraginez.
Kasu batzutan hostoetan eta fruituetan intsektu, txori etabarrek eragindako kalteak behatzen dira, espezie erasotzailea zein den jakiterik ez dagoen arren susmatu daiteke. Gainontzeko fitxetan agertzen ez diren hostoetako eta fruituetako hainbat kalte dagertza, adierazgarri grafiko gisa.
Azaleko beldarren taldea Tortrizidoen familiako lepidoptero txikiez eratuta dago; beldar hauek guztiek duten ezaugarria fruituen azala jatea eta, ondorioz, ekonomiaren aldetik galerak eragitea da. Zenbait generotakoak dira: Archips, Cacoecia, Capua eta Pandemis generoetakoak, hain zuzen. Gure sagastietan kalterik handienak eragiten dituztenak Capua reticulana eta Pandemis heparana dira eta horietaz arduratuko gara.
Genero honetako intsektuak agertu ohi dira batzuetan gure sagastietan. Kimu eta fruitu berrietan kalte nabarmenak eragiten dituzte; batez ere mintegietan halako kalteak areagotu egiten dira.
Gutxitan agertzen da meatzari hau gure sagastietan eta ez da iristen izurri garrantzizko izatera.
Gure inguruetan gutxitan izaten da. Lithocolletis blancardella-rekin batera azal daiteke; ez du kalte handirik sortzen
Sagasti helduei oso gutxi erasaten die; mintegi eta sagasti gazteetan kontuan hartzeko moduko kalteak eragin ditzake.
Izurri hedatua eta ugaria da kontu egin gabeko sagastietan edo sagasti zaharretan. Adarrei eta enborrari erasotzen die, eta gutxiagotan fruituari.
Gure sagarrondoetan maiz izaten da izurri hau eta agian "sagarrondoaren adar-ugaritze" deitutako gaitz larriaren agente garraiatzaileetako baten moduan lan egiten du.
Beharbada sagarrondoaren izurri ezagunena da. Sortzailea intsektu zurrupatzaile txiki bat da, kimu berrietako izerdia hartuz bizi dena.
Sagastia lantzeko espezie kaltegarrienetako bat da. Udaberrian egiten dituen kalteak beldurgarriak dira. Ziztatzen dituen hostoak eta fruituak deformatuta geratzen dira. Loraldian populazio txiki bizkor batek uztaren balio-galtze garrantzizkoa eragin dezake.
Zorri hau sarri egoten da gure sagastietan. Kalte garrantzizkoak eragiten ditu, arbolaren zurezko parteak ahuldu eta deformatzerainokoak askotan.
Zulakari hau ezaguna da Gipuzkoan, ez baitie sagarrondoei bakarrik erasotzen, zenbait landare apaingarri ere bai baizik. Adibidez, sahatsak eta zumeak ere gustatzen zaizkio. Gehienetan erasoa sustrai-lepoaren inguruan gertatzen da eta arbola berean zulakari bat baino gehiago dudenean egoera larria sor dezakete.
Sagarrondoaren zura daratulu batek bezalaxe zulatzen du 6 cm-ko luzera eduki dezakeen parasito honek. Enbor eta adarretan egiten ditu galeriak, beti goranzkoak eta kalte garrantzikoak eragiten dizkie batez ere sagarrondo gazteei.