ONDDOAK

Onddoen alorra, jaten diren tamaina handiko perretxikoak bakarrik gogoan izanda pentsa litekeena baino askoz ere zabalagoa da. Landareetako parasito gehienak, hain zuzen, mikroskopikoak dira.

Onddoak harizpi edo hifaz osatutako bizidunak dira, eta hauen multzoari mizelio deitzen zaio. Mizelioak esporak sor ditzake eta hauek askatzen direnean gaitza hedatzen laguntzen dute; izan ere, haizeak edo euriak garraiatzen dituenean beste landare batera erori, erne eta beste onddo bat sor baitaiteke. Espora horiek ugalketa sexualaz edo asexualaz sor daitezke, eta fruktifikazio berezietan eratzen dira; horiei behatzea nahitaezkoa izaten da onddoa zuzen sailkatzeko.

Landarea onddoaren esporak kutsatzen duenean, onddoak aurrera egiten du eta mekanikoki lan egin dezake, zelulak bereiziz, hodiak suntsituz, etab.

, edo bestela ekintza biokimikoen bitartez parasitaturiko ostalariaren ohiko metabolismoa nola edo hala aldatzen duten jakineko substantziak sortzen ditu.

Onddoek eraso ondoren landareetan azal daitezkeen sintomak era askotakoak izan daitezke: erasotako organoetan gorputz arrotzak egotea (zarakarrak edo harizpiak); ehunetan aurreranzko aldaketak eragitea (tumoreak); edo atzeranzko aldaketak eragitea (zuloak, usteldurak edo nanismoa); ehunen itxura aldatzea (kolorea galtzea, ihartzea, etab.

).

ANTRAKNOSIA

Sagarrondoan nahikoa gaitz arrunta da, ia fruituari baino erasaten ez diona. Gaur egun kontrolatuta dago zoldaren aurka erabiltzen diren fungiziden bidez.

BASIDIOMIZETOAK

Garrantzirik ez dute, onddo parasitoak ez direlako.

FUMAGINA

Arazo honek bigarren mailako interesa du.

KEDARRA ETA PIKARDATUA GAITZAK

Bi gaitzak gehienetan fruitu berean elkarrekin azaltzen dira, nahiz eta bakoitza bere patogenoak sorrarazten duen. Denboraldiaren amaieran azaltzen dira gaitz hauek eta fruituaren azalari baino ez diote erasotzen. Kontserbaziorako arazorik ez da izaten, baina merkaturatzeko bai.

LEPO-USTELDURA

Gipuzkoan ikusi izan den gaitz larria da. Zuhaitza hil egin dezake lepoan izerdi-hodiak suntsituta. Gure giroan gaitza gehienetan Phytophthora cactorum-ek eragiten du; inoiz P. cryptogea-ren erasoak ere ikusi izan dira.

MONILIA (FRUITU MOMIFIKATUAK)

Gaitz hau Gipuzkoan oso arrunta da eta bi Monilia-espeziek eragindakoa da: M. fructigena eta M. laxa. Sagarrondoaren adar, lore eta fruituei eraso diezaieke. Oraindik gure ingurunean sumatu ez den beste bat ere bada, Monilia fructicola; zelatatu beharreko patogenoa da, berrogeialdia eskatzen duen gaitza delako.

PENICILIUMA

Uzta bildu ondoren fruituak ustelarazten dituen gaitz garrantzitsuena da eta uztan galera handiak eragiten ditu. Gaur egun kontserbazio-teknika berriak erabiltzen direlako, eragina asko murriztu da.

PHOMOPSIA

Maiz ikusten den txankro-mota da, sagarrondo gazteetan kalteak eragin ditzakeena; oro har maila apaleko gaitza dela kontsideratzen da.

SPHAEROPSIS MALORUM

Onddoek eragindako gaixotasun hau gure lurraldean badago. Enbor eta adarrak kaltetzen ditu, baita friutuak ere. Kalte hauek garrantzia izan dezakete landaketa gazteetan, zuhaitzaren ahulezia orokorra eraginez.

SUSTRAI-USTELDURA

Gaixotasun hau nahiko arrunta da lur trinko, astun eta bustietan jarritako sagastietan, horrelako lekuetan sustrai-sistema itomen-egoeran egoten delako. Lehenago baso izandako alorretan landaturiko sagasti gazteetan ere ager daiteke.

TXANKRO PAPIROKARA

Ez du garrantziarik kasu jakinetan izan ezik.

TXANKROA EDO KANTZERRA

Gipuzkoan oso arrunta da gaixotasun hau, eta gutxi zaindutako sagastietan egoten da sagarrondoaren zurezko parteei, adarrei batik bat, erasoz.

ZOLDA EDO GORRINA

Gaitz hedatuena eta gure sagastietan kalte handienak eragiten dituena da. Hosto, lore eta fruituei erasotzen die eta muturreko kasuetan kimu eta ernamuinak honda ditzake.

ZURINA

Zurina edo oidioa gure herriko gaixotasun arrunt bat da. Sagarrondoen hosto, begi, kimu eta loreei erasotzen die, bereziki arbola gazteetan edo adartze-ugaritzearengatik kaltetuak dauden zuhaitzetan.