Larrialdiko deia: 112
Zerbitzuak izaten dituen esku-hartzeetan funtsezkoak izaten dira ibilgailuak, materialak eta ekipamenduak, zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko. Gainera, material horien moldagarritasunari esker, egoera bakoitzerako baliabideak hobeto erabiltzen dira.
Bost eserlekuko lur orotako ibilgailua, aginte eragilearen esku hartze garrantzitsuetan desplazamenduak egiteko, baimendutako gehienezko pisua (BGP) duen bilgailu gisa erabil daitekeena.
Ibilgailu egokia suteetan diren pertsonen salbamendurako, arrisku egoeran dauden pertsonak altueratik erreskatatzeko edo eraikinen teilatu gainetatik sutea zabaltzea eragozteko.
Gune hiritar/industrialetan eta landa ingurunetan erabiltzen da, bertara iristea erraza denean.
Zerbitzuan badaude 25, 30 eta 32 metrotako eskailerak eta duela gutxi 42 metroko beste bat eskuratu da, 2019an erabiltzeko moduan izango delarik.
Mota guztietako sute eta zirkulazio istripuetan erabiltzen den ibilgailua.
Bere 4x4 txasisak eta bere neurriek ahalbidetzen diote abiada eta azkar batean erraz zirkulatzea nola eremu landatar/hiritarretan hala industrialetan. Badaude kabina soilekoak edo kabina bikoitzekoak, bost suhiltzaile ere eraman ditzaketenak.
Ur depositu eta bonba hidrauliko indartsu bat izateaz gainera, material asko izaten du, baita elementu su itzaltzaileak ere, hiri, landa nahiz industria eremuetako ezbehar normalak konpontzeko bide zaizkionak, horregatik bihurtu da Suhiltzaileen Zerbitzuko ibilgailu nagusietako bat.
Ibilgailu arina hirigune edo alderdi zaharretako eraikinetan gertatzen diren suteetan erabiltzen da, kamioiak beren neurriengatik mugaturik dauden lekuetan sartzeko.
Hauek, beren neurri txikiei esker, kale estuetan barrena azkar zirkula dezakete. Badu, gainera, depositu txiki bat eta sua itzaltzeko materiala, suari lehen erasoa oso modu azkarrean egin diezaiokeena.
Ur kopuru handiko babesa eta hornidura behar duten suteetan erabiltzen den ibilgailua.
Halako ibilgailu horiei neurriek ahalbidetzen diete edozein ibilbide arruntetan zirkulatzea.
Bere ur erreserbagatik, bonba hidraulikoaren indarragatik eta mahuka instalazio handiak egiteko materialengatik, azkar gauza ditzake ekintzak suteetan, beste ibilgailuak elikatuz edo zuzenean jokatuz.
Ibilgailu egokia da basoko edo mendiko suteetan esku hartu behar denerako.
Halakoen neurriak eta bastidoreak, bi ardatz eragilez altxatutako lur orotako ibilgailu motak, sarbide zaileko lekuetan gerta daitezkeen edonolako suteetara iristea ahalbidetzen diote.
Su itzalgailu eta mota guztietako material eta elementuez hornituta dago, nekazaritzan, landa edo basoetan ezbeharrei konponbidea aurkitzeko balio duten gailuez; gainera parte har dezakete hiri eta industria motako suteetan.
Bi eserleku eta atzeko kutxa handia duen lur orotako ibilgailua, bereziki mendiko erreskateetan erabiltzen dena.
Bere modulu sistemari esker, kutxa desberdinak jarri eta hainbat erabilera izan ditzake: mendiko erreskateak, materialen garraioa, gatzontzia, elurra kentzeko pala…
Mota guztietako istripuetan salbamenduak egiteko ibilgailu aproposa: trafiko, lantoki, uholde, zuhaitz erorketa, fenomeno meteorologiko gogorrak, Materia Arriskutsuak, erorketak edo orokorrean uraren erabilerarik behar ez den laguntza tekniko edo salbamenduzkoak.
Erreminta ugariz eta mota askotako ekipamenduz hornitutako ibilgailua da eta bere lur orotako ibilgailuen neurri eta ezaugarriengatik hiri eta industria nahiz landa eremuetan erabiltzen da.
Lur orotako ibilgailua, bost eserleku eta atzeko kutxa duena, pertsonak eta materialak garraiatzea eskatzen duten edonolako esku-hartzeetan eta mendiko eta landa inguruneetako erreskateetan ere erabilgarria.
NEBK (Nuklear- Erradiologiko –Biologiko –Kimiko) gertakarietan esku hartzeko atoia.
Material, erreminta eta bitarteko tekniko ugariz hornitutakoa, taponamenduak, euspenak, manipulatzeak edo era askotako arriskua duten materia arriskutsuen deskutsatzeak (korrosiboak, toxikoak edo suharberak).
Ibilgailu astun batek atoian garraiatua izateko prestatua da, ohikoena autoponpa batek eramateko.
Zodiac motako ontzia, karelez kanpoko turbinazko motorra, uholdeetan, ibaietan, barrunbetako uretan edo kostako marealdien eraginguneetan isolatuta geratutako pertsonen salbamenduan erabiltzeko.
Katamaran motako kroskoari esker, sakonera oso gutxiko (25 cm) uretan nabiga dezake.
Ibilgailu arin edo astunez atoian eramangarria da eta uretara sartzeko arrapalatik, garabi edo Autoeskailera bidez egin daiteke.
Atoian eraman daitekeen generadore elektrikoa, 35 KVA dituena, larrialdian argindarraz hornitzeko baliabide propioak edo kanpokoak.
Ibilgailu arinez edo astunez atoian eraman daiteke.
Elurte eta izozte handietan gatza banatzeko eginkizuna duen atoia, beste zerbitzu eta departamenduek suhiltzaileen lankidetza eta laguntza behar dutenean erabiltzekoa.
Gehienetan lur orotako ibilgailu arin batek atoian eramaten du.