Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Organigrama

Egitura organikoa

Aldundiaren 2018. urteko suhiltzaileen zerbitzuaren egitura organikoa guztira 242 pertsonek osatzen dute, beraren hainbat eremutan banatuta eta 13 postu desberdinetan bereizita.

Jarraian agertzen da beren egitura organikoa:

Imagen del organigrama orgánico

Balorazio Ataleko Ofizial Burua: ofiziala – Zerbitzuburua (1 pertsona)

Ataleko Burua: Arduraduna Alor Administratiboan (1 pertsona)

Administrazioa: Administrariak (4 pertsona)

Ofiziala: Alor teknikoko ofizial arduraduna (3 pertsona)

Ofizialordea: Zonako ofizialordea (3 pertsona)

Teknikari laguntzailea: Bai Esan koordinazio eta komunikazio zentraleko teknikari koordinatzailea

Mantentze-lanen kaboa: Kabo arduraduna instalazioen, materialen eta ibilgailuen mantentze lan eta konponketetan (1 pertsona)

Prestakuntza kaboa: Kabo laguntzailea prestakuntza alorrean (1 pertsona)

BAI ESAN: Koordinazio eta komunikazio Zentraleko operadoreak (7 pertsona)

Sarjentua: sarjentua (1 pertsona)

K: talde edo hornidura arduraduna (48 pertsona)

S: Suhiltzaileak (156 pertsona)

Egitura operatiboa

PSISZren egitura operatiboa da Zerbitzuaren jarduera eremuan gertatzen diren larrialdiei erantzun operatiboa emateko arduraduna.

Egitura operatiboa finkatzeko garaian, egitura organikoan sartutako postu batzuk desagertu egiten dira han, esku-hartzeetan partaide zuzenean ez izateagatik eta eginkizun operatiborik ez izateagatik.

Operatiboak ez diren zereginetan langileek astelehenetik ostiralera lan egiten dute, goizeko ordutegian. Hauek dira halako postuak:

  • Administrazioko langileak
  • Teknikari laguntzailea
  • Laguntzaile teknikaria
  • Mantentze lanetako kaboa*
  • Prestakuntzako kaboa*

* Langile operatiboak, goizeko ordutegia dutenak

Zerbitzuaren lan-talde operatibo osotik 234 dira zerbitzuaren egitura operatibokoak.

Organigrama operatiboan, erantzukizun operatiboko 7 maila edo eskala agertzen dira:

  • Suhiltzailea
  • Kaboa
  • Sargentua
  • Ofizialordea
  • Ofiziala
  • Ofiziala- Zerbitzu burua
  • Komunikazio operadorea
Imagen del organigrama operativo

Alabaina, esku-hartzeko garaian, maila horiek zaintzako bost mailetara murrizten dira, ofizialorde, ofizial eta ofizialburu postuak irudi operatibo bakar batean sarturik geratuz: Guardiaburua.