Aldi berria Gipuzkoako larrialdien arduran

Gipuzkoako larrialdien arduran beste errealitate berri bat: ikuspegi holistikoa eta integrala

Aldundiaren Suhiltzaileen Zerbitzua sortu zenetik 35 urte igaro direnean, Aldundiaren zerbitzua bere eredu operatiboaren azterketa, modernizazio eta eguneraketa prozesu batean murgilduta ari da azken urte hauetan.

Azterketa honek kontuan hartu du Gipuzkoan bide azpiegituren garapen garrantzitsua eta azken bi hamarkadetan industria eta zerbitzuen sektorean lurralde mailan izan diren aldaketak. Aldaketa horiek eskualde desberdinen artean gertatu diren mugimendu demografikoekin elkartuta eta udalerrien artean sortutako konurbaziozko fenomeno horiek taxutu dute Gipuzkoan larrialdiei erantzuteko eta haien ardura izateko modu desberdinez heldu beharra.

Larrialdiek ez dute ulertzen eta ez dute inoiz ulertuko ez mugez ez eskumenez, eta hori are gehiago Gipuzkoa bezalako lurralde txiki batean, non udalerrien arteko tarteak oso diren laburrak eta lur zoru urbanizagarria lortzeko zailtasunak are handiagoak gure geografiak ezartzen dizkigun baldintzengatik.

Lurraldeko bi suhiltzaile zerbitzuek errealitate berri honen kontzientzia dute eta zenbateko garrantzia duen beraien eginkizunak Gipuzkoako gizarte osoarentzat. Zerbitzu bien erronka da beren eguneroko lanaren eraginkortasuna indartzea, sustatzea eta hobetzea; herritarrei zerbitzu hobe bat eskaintzea ahalbidetuko dien hobetzeko aukerak eta bien artean izan daiteken sinergiak aztertuz eta ikertuz.

Helburua argia da: Gipuzkoako lurraldean suhiltzaileen zerbitzu indartsuago, osoago eta koordinatuagoa eta homogeneoagoa lortzea eta gaur egun existitzen diren edozein larrialdi moten aurrean, erantzun operatibo hobea emateko gaitasunarekin, bi Zerbitzuek guztiz independenteki eta beren egitura operatibo guztiak fisikoki banatuta funtzionatzen dutenez.

Gb 20

Gipuzkoa babestu 20_30 plan estrategikoa

Lurraldeko suhiltzaile zerbitzu biek elkarrekin egindako hausnarketa eta azterketaren ondorioz, 2016tik koordinatuki eta modu bateratuan lan egiten da, Gipuzkoako larrialdien erantzun eredu berriari egitura ematekoa xedetzat harturik.

Horretarako, zerbitzuaren eredua osotasunean eta integralki aztertzea beharrezkoa gertatu da, eta bi zerbitzuek lurralde osoan zehar eskaintzen duten erantzun operatiboa berriro antolatzea. Horrekin batera suhiltzaile etxeen eta horniduren kokapenaren azterketa ere egin da, larrialdien gaur egungo errealitatearekin eta Gipuzkoako gizarteak gaur egunerako eta etorkizunerako eskatzen dituen beharrekin bat etor dadin.

Gipuzkoako larrialdiekiko arduran azterketa, berrikuntza eta berrantolamendu integraleko proiektu anbizio handiko hau, hamabi urtera begira, eta lurralde osoan larrialdietako arretan hobekuntza garrantzitsua ekarriko duena, egina dago jada eta egitura ere hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren barruan.

Aipatu plan horri Gipuzkoa Babestu 20_30 izena eman zaio, era horretan aipamena eginez, larrialdien aurrean lurraldean diren bi suhiltzaileen zerbitzuen aldetik datorren hamarkadatik aurrera gipuzkoar guztiei eman nahi zaien estaldurari, erantzunari eta babesari.

Plan horren barruan diren ildo estrategiko eta proiektu batzuk argitara aterako dira eta errealitate izango dira 2018an zehar, esaterako, suhiltzaileen Larrialdien Koordinaziorako Zentral Bateratua, zerbitzu bakoitzaren bi zentralak elkartuko dituena; Garberako udal suhiltzaileen etxean kokatuko da.

Aurkezpena 2018an zehar egiteko asmoa dugu Gipuzkoa Babestu 20_30 planaren aurkezpen osoa eta tramitazioa Gipuzkoako Batzar Nagusietan, berak azter dezan eta ondoren Foru Aldundiak onartu; hori burutzen denean oinarriak eta ildo estrategiko nagusiak finkatuko dira hurrengo urteetan garatzeko.

GB 20_30 Planaren ildo nagusiak

Gipuzkoa Babestu 20_30 Plan estrategikoak bere baitan dituen neurriak, suhiltzaileen aldetik lurralde osoan zeharreko larrialdien eskaintzeko laguntzaren kalitatea hobetuko dutenak jarraian azaltzen dira: