Foru Aldundiko suhiltzaileen zerbitzuko mugarri nagusiak

  1. 1983

    1983

    Nahiz eta hainbat alditan, artxiboetan aurkitzen diren aurrekarien arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak Probintziako lurraldea suteen arriskuetatik babestera bideratutako ahalegina areagotzen hasi beharraren kezka nabaritu, azkenean ez zen 1983 urtera arte sortu Suhiltzaileen Zerbitzua.

  2. 1984

    1984

    “Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua ezartzeko oinarriak” izeneko dokumentu batean eman ziren hainbat azterketa egin ziren eta, 1984ko apirilaren 3ko Diputatu Kontseiluaren irizpenaren menpe jarririk, honek zerbitzua ezartzeko oinarri gisa erabaki zuen suhiltzaile profesionalez eta boluntarioz osaturiko zerbitzu mistoaren eredua.

  3. 1986

    1986

    Lehen suhiltzaile etxearen irekiera, Oñatin kokatutako suhiltzaile etxea, Zubillaga izenekoa.

  4. 1988

    1988

    Bidasoako suhiltzaile etxearen irekiera, Irunen

  5. 1992

    1992

    Bai Esan izeneko Komunikazio eta Koordinazio Zentroko zerbitzuaren irekiera. Jatorrian inflexio puntu oso garrantzitsu bat izan zen gure Lurralde osoari suhiltzaile etxeen eta agentzien arteko erantzun koordinatu bat emateko hobekuntzan.

  6. 1993

    1993

    Goierri suhiltzaile etxearen irekiera Ordizian, Kosta etxearen irekiera Zarautzen eta Oria etxearen irekiera Tolosan.

  7. 1998

    1998

    Arrate suhiltzaile etxearen irekiera Eibarren.

  8. 2001

    2001

    Azken suhiltzaile etxearen irekiera, Azpeitiko Urola izeneko suhiltzaile etxea.

  9. 2016

    2016

    Amaitutzat ematen da suhiltzaile profesional-boluntarioen eredu mistoa. Une horretatik aurrera, lurraldeko larrialdi guztiak langile profesionalen ardurakoak izango dira.

  10. 2018

    2018

    Gipuzkoako Larrialdien Koordinazio Zentro berriaren irekiera eta funtzionamenduan jartzea Donostiako udalaren suhiltzaile etxean, esparru fisiko berean kokaturik Lurraldeko bi PSISZen koordinazio zentroak.

  11. 2018

    2018

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik, “Gipuzkoako larrialdien ardura osorik modernizatzeko eta hobetzeko Egitasmoa”, GIPUZKOA BABESTU 20_30 deritzanaren onarpena, Batzar Nagusiek aurkeztutako mozioak aztertu eta sartu ondorengoa.