Suhiltzaileen zerbitzuaren sorrera

Gipuzkoako Foru Aldundiaren P.S.H.S.Z. 1983ko otsailaren 28an sortu zen eta gaur egun eskualdekako zortzi suhiltzaile etxe ditu segidako udalerri hauetan kokaturik: Azpeitia, Eibar, Irun, Legazpi, Oñati, Ordizia, Tolosa eta Zarautz.

Foru Aldundiaren zerbitzua sortu aurretik, Gipuzkoako suteak itzaltzearekin loturiko jarduketa Donostiako udalaren hondeatzaile-suhiltzaile taldearen inguruan antolatzen zen (zerbitzua 1867an sortu zen) eta Irungo Udalaren suhiltzaile etxearen inguruan (1859an sortu zen eta 70eko hamarkadaren erdialdetik langile profesionalekin), horiek zirelarik lurraldeko suhiltzaile etxe profesional bakarrak.

Hernani
Donostiako Udal suhiltzaile taldearen esku-hartzea Hernaniko instalazio kimiko batean (1963)
Bomberos del ayuntamiento de Irun
Irungo Udal Suhiltzaileak (1980) eta hondeatzaile-suhiltzaile taldearen 1859ko Araudia.
Reglamento del cuerpo de zapadores-bomberos del año 1.859

Garai horretako hainbat ikerketa eta dokumentuk jasotakoaren arabera, probintziako gainerako udalerrietan badaezpadako samarra eta egiaz kaskarra zen suteen aurkako babesa, ez baitziren existitzen suhiltzaile boluntarioen hainbat erakunde baino, beren lurralde eremuan halako tradizio bat zutenak.

Aipatu boluntario taldeak lurraldean zehar modu desberdin eta heterogeneoan banatuak zeuden, segidako udalerri hauetan: Arrasate, Azpeitia, Bergara, Eibar, Elgoibar, Legazpi, Oñati, Ordizia, Tolosa, Zarautz eta Zumarraga.

Orokorrean elkarte horiek, beren lana egiteko borondate eta gogo handia izaten zuten arren, tradizioz zeuden oso antolamendu xumez egituratuak, baliabide material murritz eta nolabaitekoekin, eta langile prestatu eta ekipamendu kualifikatuen gabezian.

Eibar
Voluntarios del ayuntamiento de Zarautz
Zarauzko Udalaren boluntario taldea (80ko hamarkada)
Voluntarios de Ordizia
Ordiziako boluntario taldea hiriko kaleetan desfilea egiten (1965)

Foru Aldundiko zerbitzua sortu aurreko urteetan hainbat ikerketa eta proiektu egin ziren probintziako suhiltzaile profesionalen zerbitzu bat egituratzen eta finkatzen ahalegintzeko. Ikerketa horiek zerbitzuak izan behar zituen oinarrizko alderdi batzuk definitzeko eta artikulatzeko balio izan zuten eta gaur egun eredu den zerbitzuaren garapen oinarriak jarri zituzten.

Zerbitzuaren eredu misto horren proposamena zen larrialdiekiko arreta udalaz gaindiko eremu batetik antolatzea, lurralde osoan zehar prestaketa integralez eta hornidura aldetik erantzun denbora hoberenak lortzen ahaleginduz, artatutako udalerri guztietan.

Denboraren helburu hori bete ahal izateko, eta garai hartan bideetan ziren azpiegiturak kontuan hartuta, Gipuzkoako lurralde osoan zehar suhiltzaile etxeen sare zabal bat eraikitzeko beharra ikusi zen (guztira, bederatzi) zerbitzu eredu horri lehentasuna emanaz, suhiltzaile etxe gutxiagotan giza baliabide eta baliabide materialen kontzentrazio handiago baterantz bideratzen ziren beste eredu batzuen gainetik.