2025/02/11

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Domínguezek DIT Gestion bisitatu du, Oarsoaldearentzat palanka ekonomiko.... Leiho berrian irekiko da.

Diputatuak Oiartzungo enpresa bisitatu du, Jon Arriaga presidentearekin eta Joana Mendiburu alkatearekin batera. Bisitan zehar, Espainia eta Portugaleko 1.400 bidaia-agentzia independenteri baino gehiagori zerbitzuak eskaintzen dizkien eta Oarsoaldeako motor ekonomikoa osatzen duten 55 pertsona enplegatzen dituen konpainia honek egiten duen lana ezagutu ahal izan dute

2025/02/05

Azahara Domínguez diputatua Andoni Zuriarrain Berastegiko alkatearekin bildu da, udalekin egiten ari den bilera-sortarekin jarraituz . Leiho berrian irekiko da.

Bileran, bi erakundeetako ordezkariek herriko zein inguruko mugikortasunari eta turismoari eragiten dieten gaiak jorratu dituzte.

2025/02/04

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek Azpeitiako Loiola hotela bisitatu du, jasangarritasunarekiko eta.... Leiho berrian irekiko da.

Diputatuak familia-establezimendu hori bisitatu du Olatz Azpiazu eta Manu Labaka jabeen eskutik, hiru belaunalditan zehar kostaldetik Gipuzkoako barnealderainoko turismo-fluxuak banatzen lagundu duena. Joan den abenduan, MUY Gipuzkoa/HAIN Gipuzkoa sarien lehen edizioan, turismo-jarduera deslokalizatzeko ibilbide profesionala aitortu zion Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak.

2025/01/31

Azahara Domínguez diputatuak, Zumaiako alkate Iñaki Ostolazarekin batera, Santa Klara nekazalturismoa bisitatu du, naturari lotutako turismo iraunkorraren.... Leiho berrian irekiko da.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru-arduradunak baliabide horren profil berritzaile eta iraunkorra nabarmendu du, turistei ostatu emateaz gain, eskualdeko esnegintzan erreferente baita, turismoa lehen sektorearekin konbinatuz.

2025/01/24

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek turismo industriako agenteen lankidetza eskatu du FITURen, Gipuzkoan eredu.... Leiho berrian irekiko da.

Azahara Domínguez diputatuak "Gipuzkoa aro turistiko berriaren aurrean" izeneko erakusketa egin du. Bertan, lurraldeak aurre egin behar dion paradigma turistiko berria azaldu du, Gipuzkoak FITURen duen presentzia ixteko. Azahara Domínguezek oso positibotzat jo du edizio berri hau, eta pozik agertu da Gipuzkoako turismoaren aktore protagonista guztiok "norabide berean arraun egiten dugulako".

2025/01/22

Azahara Domínguez: "Eustaten hotel-establezimenduen inkestak erakusten digu gure turismo-estrategia fruituak ematen ari dela" . Leiho berrian irekiko da.

Azahara Domínguez diputatuak, Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren irekieran, jarduera turistikoak lehen aldiz hiru milioi gaualdi eta bi gau batez besteko egonaldia Gipuzkoan gainditu izana ospatu du.

2025/01/13

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, Gipuzkoako bost atrakzio turistiko aurkeztuko ditu Fiturren . Leiho berrian irekiko da.

Azahara Domínguez Madrilera joango da datorren astean, sektore horretan Estatuko azokarik garrantzitsuenean Gipuzkoak duen eskaintza turistikoa erakusteko. Oiassoko termak eta Irungo Irugurutzetako labeak, Geoparkeko Bira ibilbidea, Urola Kostako turismo-marka berriaren aurkezpena, Zumarragako Hauspoa eta tunela proiektua eta Hiruma eskualdeaz gaindiko proiektua izango dira aurtengo edizioan sustatuko diren turismo-erakarpenak. Horrez gain, diputatuak Gipuzkoako turismo eredu berria azalduko du Madrilen.

2025/01/02

Azahara Domínguez diputatua Jon Ander Azpiroz Aiako alkatearekin bildu da, udalekin egiten ari den bilera-sortarekin jarraituz . Leiho berrian irekiko da.

Bi erakundeetako ordezkariek topaketa bat izan dute herriko mugikortasunari eta turismoari buruzko gaiak lantzeko.

2024/12/30

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek oso positibotzat jo ditu Eustaten datuak, eta gogorarazi du turismoa.... Leiho berrian irekiko da.

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Datu horiek erakusten digute turismo-industria enplegu- eta aberastasun-iturri oso garrantzitsua dela gure lurraldean. Lanean jarraitu behar dugu aberastasun hori modu orekatuagoan bana dadin lurralde osoan, gero eta familia gehiagok jaso ditzaten aberastasun horren onurak. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik aurrerapauso garrantzitsu bat emateko lanean ari gara, Gipuzkoako turismo eredua, iraunkorra izateaz gain, birsortzailea izan dadin, bisitatzen gaituztenek gure lurraldea zain dezaten eta lurraldearen zaindari bihur daitezen".

2024/12/16

Hondarribiko aireportuak Teneriferekin aireko konexio berri bat gehituko dio bere eskaintzari . Leiho berrian irekiko da.

Ortzibiako presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, Binter airelineak operatuko duen konexio berria martxoaren 31tik aurrera hasiko da, eta astean bi konexio izango ditu, astelehen eta ostiraletan, Tenerife iparraldeko aireportuarekin.

2024/12/12

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek larunbat honetan Gilda Egunaren X. edizioaz gozatzeko gonbitea egin du . Leiho berrian irekiko da.

Larunbat honetan, 21 herritako ehun taberna eta jatetxek baino gehiagok pintxo herrikoi hau eskainiko dute euro bateko prezioan. Gilda Kofradiaren eta Pintxoaren arabera, ostalaritzaren parte-hartze handiena duen Gipuzkoako ekitaldi gastronomikoa da.

2024/12/10

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Alkizako alkate Iñaki Irazabalbeitiarekin bildu da, Gipuzkoako udalerriekin.... Leiho berrian irekiko da.

Diputatuak eta alkateak herriko Lurraldebus zerbitzuarekin lotutako gaiak jorratu dituzte, baita naturarekin, ezagutzarekin eta zaintzarekin lotutako baliabide turistikoak ere.