Bete ezazu izen-emate inprimakia Hub Gipuzkoa Turismoako komunitatearen partaide izateko. Agiria bidali eta erregistroa burutu bezain laster, gure HUB-ean antolatuko diren ikastaro, tailer eta ekintzetara eta gure aretoetako erreserbara sarbidea izango duzu.
Enpresa elkartuen iritziak
CINEMA TRAVEL
ALI URRUSOLO
Gure nahia litzateke Gipuzkoako turismoaren sare publiko-pribatu osoak HUB-a bultzatzearen aldeko apustua egitea, hazi dadin eta Gipuzkoan turismo berri baten eragile bihur dadin. Turismo kolaboratiboagoa, adimentsuagoa eta iraunkorragoa.
BASQUE MAGAZINE
JOSEAN OTXOTEKO
HUBak eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ohi ditugu, batez ere prestakuntzari eta aurkezpenetarako eta bileretarako egokitutako espazioen erabilerari dagokienez. Gure egungo kide frantsesekin lehen bilera HUBen egin genuen
NAVEGAVELA
IRATXE ELSO
Sinergiak lotzen eta aberasten dituen lekua. Benetako bizipen jasangarriagoak esperimentatzen laguntzen duena. Esperientziak eta joerak partekatzea ahalbidetzen duena. Etxean bezala sentiarazten zaituen leku bat da.
HOTEL 3 REYES
MAITE ALABA
Hotela ireki baino lehen, hautagaiak aukeratu behar genituen eta kokapenagatik eta espazioagatik oso egokia ikusten genuen. Gainera, talde osoaren begikotasuna eta egiten ziguten harrera ikaragarria izan zen, benetan eskertzen ditugun erraztasunak eta irribarreak jaso ditugu beti.
EXPERIENCE SAN SEBASTIAN
BORJA TORRES
Hub-a sektoreko enpresen arteko lotura bat da, elkarren arteko lankidetzak eta ideiak sortzeko. Pertsonalki asko lagundu digu gure negozioaren garapenean, Gipuzkoako jende sutsu ugari ezagutu dugu, gure lurraldearekin maiteminduta dagoena.
DONOSTIA TURISMOA
GARIKOITZ MUÑOZ
Antolatzaile eta bileretara joan naizen aldetik, espazio erosoa, praktikoa eta hirigunetik oso hurbil dagoela iruditu zait, eta garraio publikoaz konektatzeko aukera oso onak dauzka. Gune goxua da.