Turismo gastronomiko iraunkorra
Martxan
Gipuzkoa erreferentea da gastronomiaren munduan. Michelin izarren kontzentraziorik altuena izateaz gain, sukaldaritzaren arloko ezagutzarekin lotutako industria-ehun nabarmena du, eta, kasu batzuetan, munduko enpresa liderrak dira beren sektoreetan.
Turismo gastronomiko iraunkorra

Proiektuaren hasiera data: 2022/01

Aurrekariak: Lehen sektoreko tokiko ekoizleen egungo maparen azterketa-diagnostikoa eta horrek Gipuzkoako turismo eta gastronomia sektorearekin duen lotura

Lankidetza-proiektu honen helburu nagusia da Gipuzkoa lurralde lider gisa kokatzea, jarduerarekin zerikusia duten aktoreak integratuko dituen turismo gastronomiko jasangarri baten garapenean. Horretarako, lehenengo urratsa turismo gastronomikoaren sektoreko hainbat eragilerentzako elkarrizketarako eta berrikuntzarako gune bat sortzea da.

Elkarrizketa horren ondorioz, zenbait jarduera abiaraztea aurreikusten da, eta honako ezaugarri hauek bete behar dituzte: gauzagarriak dira. Balio-kate osoa inplikatzen dute eta turismoari begira daude.

Zuzendaritza: Hub Gipuzkoa Turismoa eta Hagoos

Parte-hartzaileak: Tolosako Merkatua, Ordiziako Merkatua, Bretxako Merkatua, San Martin Merkatua, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, Jakitea Elkartea, Mahaia Kolektiboa, Kofradia Gastronomikoen Federazioa, D.O Getariako Txakolina, Tolosako Babarrunaren Elkartea, FRUITEL.

Ostatuak eta klima aldaketa
Martxan
Inork ez du zalantzan jartzen ekoizteko eta kontsumitzeko dugun modua aldatu behar dugula karbonoa kentzeko ezarritako helburuak lortzeko. Turismoaren Mundu Erakundearen arabera, hotel-jarduerak turismoak sortutako karbono dioxidoaren isurketen % 5 eragiten du, baina dagoeneko asko dira erronkari erantzukizunez heltzen dioten ostatuak, eta aukera moduan gainera.
Ostatuak eta klima aldaketa

Proiektuaren hasiera data: 2022/07

Lankidetza-proiektu honek hainbat helburu ditu. Alde batetik, Gipuzkoako ostatu-sektoreko eragileak sentsibilizatzen lagundu nahi du, jardunbide egokiak hartzearen eta iraunkortasunean aurrera egitearen garrantziaz ohartarazteko. Bestalde, horietako asko jada egiten ari diren ahalegina ikusarazten saiatzen da. Era berean, hainbat informazio-iturritara (araudiak, laguntzak, etab.) zuzenean sartzeko dokumentazioa sortu da, eta helburu bera duten topaketak eta informazio-saioak antolatu dira (ikusi erlazionatutako dokumentuak).

Lan honen emaitzarik interesgarrienetako bat Klima-aldaketa arintzen laguntzeko Jardunbide Egokien Gida da

Zuzendaritza: Hub Gipuzkoa Turismoa eta Deustuko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

Parte-hartzaileak: Gipuzkoako helmuga turistikoen arduradunak (eskualdeak eta Donostia/San Sebastian), Elkarte sektorialak (Gipuzkoako Hotelak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, Nekatur, Aparture eta Euskadiko Kanpinen Elkartea). EEEren, Naturklimaren eta GFAko Ingurumen Sailaren laguntza dugu.