Sektorearentzat interesgarriak diren prestakuntza aurreratuak eskaintzen dira, gaian adituak direnek emanak. Zibersegurtasuna, Revenue Management, Big data...
Formazioen formatua presentziala, online edo hibridoa izan daiteke, kasu bakoitzaren arabera.
HUB GIPUZKOA TURISMOAn hainbat jarduera antolatzen ditugu, TOPAKETAK izenburupean. Egiaztatu dugu gogobetetze-iturri garrantzitsuak direla bertaratzen diren profesionalentzat, loturak sortzen laguntzen dutela, eta, askotan, lankidetza interesgarriak sortzen dituztela helmugentzat, baliabideentzat eta enpresa parte-hartzaileentzat. Jarduera-programaren barruan 3 formatu identifikatzen ditugu: Bisita teknikoak, After Work-ak eta Dual HUB-ak.
Egun osoko bisitak Gipuzkoako lurraldeko baliabideak ezagutzeko. Normalean 30-40 pertsona inguru elkartzen dira bisita bakoitzean, eta sektoreko beste profesional batzuk ezagutzeko eta elkarlanerako loturak sortzeko aprobetxatzen da. Horiek guztiak preskriptoreak dira beren lanean, hala nola gidak, turismo aktiboko enpresaburuak, agentzia-hatzaileak, hoteletako harrerako edo atezaintzako langileak, beste ostatu-establezimendu batzuetako jabeak, turismo bulegoetako langileak, etab.
Formatu honetan zu zara protagonista. DUAL HUB topaketan, HUB komunitateari atxikitako profesional batek turismoarekin lotutako eduki interesgarriak azaldu eta partekatzen ditu beste parte-hartzaile batzuekin. Aurkezten duen pertsonak edo enpresak bere burua ezagutarazteko helburuarekin batera, bertaratuek horren berri izan dezaten konbinatzen duen formatua da. Aurkezpenak azaltzen dutenek sakondu eta landu duten gai bat du ardatz, eta eskuzabaltasunez jartzen dute bertaratzen diren pertsonen eskura. Ez da enpresaren eta bere zerbitzuen aurkezpen komertziala, baizik eta gainerakoentzat baliotsua eta interesgarria den edukia eta informazioa transmititu behar ditu.
HUBk berak turismo-arloko aholkularitza aditua ematen die behar duten enpresa eta ekintzaile guztiei. Lantaldea gaituta dago enpresen beharrei barne-baliabideekin erantzuteko eta, batez ere, negozio berri bati ekiteko behar izan ditzaketen kanpoko baliabideak mobilizatzeko.