“BARBACANA, LA HUELLA DEL LOBO” Gipuzkoako zazpi herritan GNaturaldiaren eskutik
“BARBACANA, LA HUELLA DEL LOBO” Gipuzkoako zazpi herritan GNaturaldiaren eskutik
GNaturaldiak Barbacana filma ekarriko du Oñati, Azpeiti, Errenteria, Tolosa, Eibar, Mutriku eta Donostiara: 2020 Goya sarietarako bederatzi izendapen ditu.
- Artur Menorrek, filmaren zuzendariak, eta Carlos de Hitak, naturaren soinuetan adituak, zenbait saiotan parte hartuko dute.
- Jose Ignacio Asensio: “Kontzientziazioa da jarrera-aldaketa ororen oinarria. Eta kontzientziatu ahal izateko, lehenengo gauza da gure ingurunea ezagutzea eta maitatzea”. “Gipuzkoa Naturaldiaren dibulgazio lana, aktibo garrantzitsu bat da gure gazteak naturarekin birkonektatzeko”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzako GNaturaldia programak naturara hurbiltzen gaitu, otso saldo bat erakutsiz, haren ingurune naturalean, zeinak errealitate ezezagun bat azaltzen baitu: otsoen eta nekazaritza estentsiboaren arteko harremana. Hedabideek bazter utzitako mundu bat, non otsoak eta artzainak aldi berean existitzen diren, gatazkarik gabe.
Acajú ekoiztetxearekin lankidetzan, Gipuzkoako Naturaldiaren zazpi egoitzak proiektatuko dute BARBACANA, LA HUELLA DEL LOBO filma, Arturo Menorrek zuzendutako ekoizpen bat, non parte hartu duen, besteak beste, Carlos de Hitak, naturaren soinuetan adituak. Zintak 2020 Goya sarietarako bederatzi izendapen ditu.
Ekoizpen berri horrek hiru istorio bilbatzen ditu:
- Alde batetik, Acajú ekoiztetxeko lantalde teknikoarena, zeina saiatuko baita otsoak filmatzen natura bete-betean. Erronka zail horri erantzun beharko diote, eta halako filmaketa batek sortzen dituen arazo ugariak gainditu.
- Beste alde batetik, otso saldo baten bizimodua erakutsiko da, haren ingurune naturalean. Ikusiko dugu nola jaiotzen diren otsokume berriak, eta ezagutuko dugu nolakoa den familia-klan baten egunerokoa.
- Gainera, sartuko gara otsoaren errealitate sozialaren barruan: espezie bat, zeinak bihotza sutan jartzen baitu irrikaz nahiz gorrotoz, eta maitasuna eta gaitzespena sortzen baititu. Abeltzainak, otsoaren alde eta kontra daudenak.
Hiru kontakizun paralelo, denboran eta espazioan, azkenean bat egingo dutenak.
Ahalegintzearen eta gainditzearen kronika bat, ezagutzera eman nahi duena zer-nolako garrantzia duen otsoak ekosistema iberiarretan, eta zer kontserbazio-arazo dituen. Hori dena zinema digitaleko kamerarik modernoenekin filmatua, filmaketa-tresnarik aurreratuenekin. Irudi eta soinuzko ikuskizun bat gure zentzumenentzat.
Proiekzioetan, bertan izango dugu Arturo Menor, filmaren zuzendaria, Oñatiko, Azpeitiko eta Tolosako saioetan. Arturo Menor biologoa da, ekoizlea, eta naturako dokumentalen zuzendaria, profesionalki Acajú Comunicación Ambiental enpresari lotua. Huelvako Unibertsitateko zientzia-ikertzailea ere bada, eta haren dokumentalak munduko zinemaldirik entzutetsuenetan proiektatu dira. Haren lanen artean, azpimarratzekoak dira, alde batetik, Amigas del aire, Fundación Biodiversidad saria, Berrikuntza, Lidergo eta Ingurumen Komunikaziokoa, 2011ko film laburrik onenari, eta RTVA saria Andaluziako ekoizpenik onenari 2012ko Cine del Aire nazioarteko zinemaldian, eta bestetik, Ecología de la Muerte, ikerketako filmik onenaren saria, Rondako 2010eko nazioarteko biurteko XXVI. Unicaja zinemaldian, eta ASECIC Guillermo Zúñiga saria zientzia-filmik onenari Zaragozako 2010eko XV. zinemaldian. Haren opera prima, WildMed, el último bosque mediterráneo, zortzi Goya saritarako izendatuta egon zen, eta nazioarteko aitorpen ugari lortu zituen.
Era berean, Eibarko eta Mutrikuko saioetan, Carlos de Hitaren partaidetzaz gozatu ahal izango dugu; gainera, filma eman aurretik, Otso baten entzumenarekin soinu erakustaldiarekin gozaraziko gaitu. Carlos de Hita, soinuan aditua da, nahiz eta berak bere burua definitzen duen “soinu paisajista” bezala, edo baita “kontalari” bezala ere. Ia hiru hamarralditan zehar, Espainian eta planetaren puska handi batean barrena bidaiatu du, Espainia, Afrika, Asia eta Amazoniako faunaren ahotsak bilduz, baita jarduera tradizionaletako eta paisaia ugaritako soinuak ere. Makina bat aitorpen lortu du bere lan ibilbideagatik. Besteak beste, BBVA fundazioaren saria, biodibertsitatearen kontserbazioari, eta izendapen bat Emmy sarietarako, National Geographic-ekin izandako lankidetzagatik.
Gainera, gazteen artean, bereziki, naturarekin birkonektatzea sustatzeko asmoz, Barbacan filma Gipuzkoako ikastetxe guztien eskura jarriko da 2020-2021 ikasturtean zehar, baita gida didaktiko bat ere, zeinari esker irakasleek haren edukia landu ahal izango baitute ikasgeletan.
Gipuzkoa Naturaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako sormen kolektiboko ekitaldi bat da, Gipuzkoako naturari buruzko kalitatearen dibulgazioa bultzatzeko, eta publiko osoari zuzendua; hain zuzen ere, naturari buruzko dibulgazio sortzaile eta erakargarria sustatzeko sortua, eta publiko osoari iristeko baliagarri izango diren kanal, diziplina eta formatu desberdinak erabiltzen dituena. Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok azaldu duenez, Gipuzkoa Naturaldiaren helburua da “gure natura dibulgatzea, zeren eta, zerbait zaintzeko, maitatu egin behar baita, eta maitatzeko, berriz, ezagutu egin behar baita”.
2758