Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour “Dena prest datorren igandea azaroak 15, Neguko plana martxan jartzen denerako”

“Dena prest datorren igandea azaroak 15, Neguko plana martxan jartzen denerako”

Eguraldi txarra hasi aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiak errepide sarea zabalik eta egoera onean mantentzeko baliabide guztiak prest ditu.

2015/11/12
Aintzane Oiarbide eta Silvia Perez prentsaurrekoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarriko du datorren igandean, azaroaren 15ean, Neguko Plana. Apirilaren 15a bitarte, Gipuzkoak prest izango ditu 322 profesional Lurraldeko errepideak zaintzeko negualdian zehar.

2015-2016 Errepideetako Neguko Planak 2,5 milioi euroko aurrekontua mantentzen du eta giza baliabideekin batera,  80 kamioi, 15 ibilgailu arin eta 10.450 tona gatz egongo dira prest errepide sarea zabalik eta egoera onean mantentzeko. Baliabide horiei, N-1 errepidean eta A-15 autobidean, Jaurlaritzak jartzen dituen garabiak gehitu behar zaizkie. Ibilgailu astunek arazoak izan edo errepideak oztopatuz gero erabiliko dira garabi berezi horiek.

Aipatu behar, aurten, Beasainen, Antzizar zubiaren azpian, Foru Aldundiak egokitze lanak egin dituela eta 4 mila tona gatz jasoko dituen biltegia egin duela. Guztira, 38 gatz biltegi egongo dira lurralde osoan zehar banatuta.

Urteroko legez, erakundeen arteko elkarlana gailenduko da Gipuzkoako Bide Azpiegitura departamentua, Bidegi, Gipuzkoako suhiltzaileak, Jaurlaritza, Ertzaintza eta Nafarroako Gobernuaren artean.

Neguko plana, Euskal Meteorologia Agentziak mila metrotik behera elurra edo izotza iragartzen duenean jarriko da martxan.

Dispositibo guzti horren helburua, elurrak eta izotzak lurraldeko errepide sarea zabalik eta egoera onean mantentzea da. Hala ere, deialdia egin nahi da Gipuzkoako Foru Aldunditik: Diputazioak baliabide guzti horiek jarri arren, arduraz jokatzeko eskatzen zaie gipuzkoarrei. Eguraldi txarrarekin errepidera irten aurretik ibilgailua egoera onean eduki: balaztak, erroberak errebisatu; erregai-depositua beteta eduki, kateak erabili eta arriskuak ekidin, ahal den neurrian.

  

1578