“Energia Argitu” tailerrak hasiko dira Irunen
“Energia Argitu” tailerrak hasiko dira Irunen
Mugikortasun iraunkorra eta ibilgailu elektrikoetarako jauzia aztertuko duen “Mugikortasun jasangarria” izeneko lehenengo saio batekin hasiko dira tailerrak.
“Argituk beharrezko ezagutzak eta tresnak ematen dizkie herritarrei, Gipuzkoak eredu energetikoaren aldaketan aurrera egin dezan, bai etxebizitzen sektorean, bai mugikortasunean. Energia-eraginkortasuna hobetuz, elektrizitate-kontsumoa murriztuz eta gure mugikortasuna birpentsatuz, gizarte-eragin handia lortzen dugu energia-pobreziaren aurkako borrokan”.
Jose Antonio Santano: "Irunen aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugu eremu honetan, gure ibilgailu-flota modu iraunkorrean berritzeko, hala nola IrunBus linea, %100 elektrikoa dena. Gelditzeko etorri den eredu berria herritarrengana hurbiltzea eta harekin partekatzeak, aukera horiek eguneroko joan-etorrietan erabiltzeak dituen abantaila guztiak zabaltzen laguntzen digu”
Mugikortasun Iraunkorrari buruzko “Energia Argitu” ko lehen tailerra irailaren 22an, asteartea, izango da, 18:30ean, Irungo Palmera Montero Gunean (2. aretoa). Mugikortasun iraunkorreko beharren ezagutza eta ibilgailu elektrikoetarako jauzian oinarritzen da tailerra. Urrian beste hiru tailer emango dira, bata etxebizitzen birgaitze eraginkorrari buruzkoa, bestea energia berriztagarriei buruzkoa eta azkena kontsumo elektrikoei buruzkoa.
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak, José Antonio Santano Irungo alkateak eta Borja Olazabal Irungo Udaleko Kirol, Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko zinegotziak gaur goizean aurkeztu dituzte, Energia Argitu programaren barruan, Irunen irailean eta urrian egingo diren presentziazko tailerrak.
Lehenengo tailerra, “Mugikortasuna Jasangarria”rena ibilgailu elektrikoen eta mugikortasun iraunkorreko aukeren berri emateko, irailaren 22an izango da, asteartean, 18:30ean, Irungo Palmera Gunean (2. aretoa). Tailerraren helburua da herritarrei pixkanaka gizartean finkatzen ari diren mugikortasun iraunkorreko eredu berrien berri ematea. Zehazki, gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarriak, kontsumoak, prezioak, kargatzeko eskakizunak eta beste alderdi batzuk ezagutaraziko zaizkie herritarrei, bai eta mugikortasun iraunkorrerako eta/edo alternatiborako beste modu batzuk ere (ibilgailu hibridoak, bizikletak eta patin elektrikoak, etab.). Halaber, eguneroko mugikortasun-beharren, motorrik gabe mugitzeko aukeren eta ibilgailu elektrikoen eredu partekatuen inguruko hausnarketa egingo da.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek irailaren 21a baino lehen eman behar dute izena, aldez aurretik jakin behar baita zenbat parte-hartzaile dauden saio horiek behar bezala egin ahal izateko. Horretarako, baliabide hauek erabil daitezke::
Mezu bat idatzi honako helbide elektroniko honetara: argitu@gipuzkoa.eus
Telefono zenbaki honetara: 943 11 29 48
Informazio gehiago: www.argitu.eus
Nahitaezkoa izanen da indarra duten higiene eta osasun baldintzak betetzea; beraz, gehieneko edukiera 35 pertsonakoa izanen da, parte-hartzaileen arteko gutxieneko distantzia 2 metrokoa izanen da eta nahitaezkoa izanen da maskara erabiltzea.
Asensio Ingurumena diputatuak gogoarazi du “Argituk beharrezko ezagutzak eta tresnak ematen dizkie herritarrei, Gipuzkoak eredu energetikoaren aldaketan aurrera egin dezan, bai etxebizitzen sektorean, bai mugikortasunean. Energia-eraginkortasuna hobetuz, elektrizitate-kontsumoa murriztuz eta gure mugikortasuna birpentsatuz, gizarte-eragin handia lortzen dugu energia-pobreziaren aurkako borrokan”.
Bestalde, Irungo alkatea den José Antonio Santanok adierazi du Irunen aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugu eremu honetan, gure ibilgailu-flota modu iraunkorrean berritzeko, hala nola IrunBus linea, %100 elektrikoa dena. Gelditzeko etorri den eredu berria herritarrengana hurbiltzea eta harekin partekatzeak, aukera horiek eguneroko joan-etorrietan erabiltzeak dituen abantaila guztiak zabaltzen laguntzendigu”
“Etxebizitzen birgaitze eraginkorrari” buruzko tailerra
Urriaren 6an izango da, 18:30ean, Palmera Montero Gunean (2. aretoa).
Etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako tailerra da hau. Birgaitze eraginkorrak eragina du herritarren bizi-kalitatean; izan ere, zenbait elementu hobetzeak hala nola etxebizitzaren isolamendua, eraikinaren estankotasuna, aireztapen-kontrolak eta instalazio eraginkorrak, energia gutxiago kontsumitzeaz gain eta, ondorioz, dirua aurrezteaz gain, etxebizitzetan bizi diren familien osasuna ere hobetzen du (hezetasuna kontrolatzen da, kondentsazioak saihesten dira eta patologiak konpontzen dira).
Tailerrean parte hartu nahi dutenek urria 2 a baino lehen eman behar dute izena, aldez aurretik jakin behar baita zenbat parte-hartzaile dauden saio horiek behar bezala egin ahal izateko. Horretarako, baliabide hauek erabil daitezke:
Mezu bat idatzi honako helbide elektroniko honetara: argitu@gipuzkoa.eus
Telefono zenbaki honetara: 943 11 29 48
Informazio gehiago: www.argitu.eus
“Energia berriztagarriei buruzko tailerra”
Urriaren 20an ospatuko da 18.30tan Palmera Montero Gunean (sala 2).
Herritarrei beren etxebizitzetan energia berriztagarriak instalatzeari buruzko informazioa emateko tailerra da. Helburua da Irungo bizilagunei energia berriztagarrien instalazioari buruzko ezagutza eta irizpideak ematea, azken arau-aldaketek teknologia horiek familia bakarreko etxebizitzetan eta etxebizitza-blokeetan instalatzea erraztu baitute. Saio praktiko batean, espezialista batek gaur egun instalazio horiek nola egin daitezkeen argituko du, eta instalazio horietan sortutako energia nola erabil daitekeen aztertuko du, gure lurraldeko etxebizitzetan dagoeneko martxan dauden instalazioen kasu praktiko errealen bidez.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek urriak 16 baino lehen eman behar dute izena, aldez aurretik jakin behar baita zenbat parte-hartzaile dauden saio horiek behar bezala egin ahal izateko. Horretarako, baliabide hauek erabil daitezke::
Mezu bat idatzi honako helbide elektroniko honetara: argitu@gipuzkoa.eus
Telefono zenbaki honetara: 943 11 29 48
Informazio gehiago: www.argitu.eus
“Kontsumo elektrikoei buruzko datuak” gaiari buruzko tailerra
Azaroaren 3an izango da, 18:30ean, CBA Kultur Etxeko KZ GUNEan.
“Kontsumo elektrikoei buruzko datuak” tailerraren helburua da herritarrei ezagutza eta irizpideak ematea, kontsumo elektrikoei buruzko datuak ezagutzeko eskubidea praktikan jar dezaten, eta informazio horretatik abiatuta, kontsumo elektrikoa murrizteko behar diren erabakiak har ditzaten.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek urriak 31 baino lehen eman behar dute izena, aldez aurretik jakin behar baita zenbat parte-hartzaile dauden saio horiek behar bezala egin ahal izateko. Horretarako, baliabide hauek erabil daitezke:
Mezu bat idatzi honako helbide elektroniko honetara: argitu@gipuzkoa.eus
Telefono zenbaki honetara: 943 11 29 48
Informazio gehiago: www.argitu.eus
Programa Energía Argitu
Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak 2017az geroztik garatu duen ekintza plana da. Dagoeneko 1100 gipuzkoar baino gehiagotara iritsi da, lurraldeko udalerrietan egindako 105 presentziazko tailerren bidez. Helburua da energia elektrikoaren kontsumoa modu erraz eta errazean murriztea, etxeetako, dendetako eta lurraldeko enpresa txikietako tresnen bidez. Helburu nagusia eraginkortasun energetikoa eta urrakortasuna eta pobrezia energetikoa prebenitzea eta murriztea da.
1542