“Erakundeok herritarrekin konektatu behar dugu berriro ere, gaurko munduko erronkei erantzuteko”
“Erakundeok herritarrekin konektatu behar dugu berriro ere, gaurko munduko erronkei erantzuteko”
Xabier Barandiaranek zuzentzen duen Etorkizuna Eraikiz Think Tank-en kultura politika berriari buruzko lan taldeak gaur egin du lehenengo bilera.
Etorkizuna Eraikiz Think Tank-en kultura politika berriari buruzko lan taldeak, Xabier Barandiaranek zuzentzen duenak, gaur egin du lehenengo bilera. Etorkizuna Eraikiz Gunean egin da batzarra, eta bertan izan dira foroa osatzen duten hamabost lagunak eta Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olano bera. Eremu honen helburu nagusia “herritarrek politikarekiko duten urruntzea” gainditzeko bideen inguruan hausnartu eta esperimentatzea da, eta baita erakundeek “modu isolatuan lan eginda”, gaur egungo erronka ekonomiko, sozial eta politikoei aurre egiteko duten gaitasun faltari buruz ere, COVID-19 gaitzaren krisiak berriro ere agerian utzi duena. “Gobernantza eredu berria behar dugu, irekiagoa eta lankidetzan sakontzen duena, gizartearekin berriro ere konektatzen lagunduko diguna”, esan du Barandiaranek.
Aipatutako taldea honako pertsona hauek osatzen dute, Xabier Barandiaranez gain: Eider Mendoza, Sebas Zurutuza, Ander Arzelus, Ion Muñoa, Joseba Muxika y Goizeder Manotas, Gipuzkoako Foru Aldunditik; Miren Larrea, Eva Sanchez y Ainhoa Arrona, Orkestratik; Natalia Restrepo, Sinnergiaketik; Gorka Espiau, Agirre Lehendakari Centerrekoa; Naiara Goia, Mondragon Korporaziokoa; Andoni Eizagirre, Mondragon Unibertsitatetik; Daniel Innerarity, Globernance Institutukoa; eta Mikel Irizar, Eusko Ikaskuntzatik.
Think Tankaren lerro honek landuko duen edukian sakonduz, Barandiaranek gogoratu du politika krisi betean dagoela, eta herritarrak berarengandik asko urrundu direla. “Beste era batera hasi behar dugu gauzak egiten, orain arte bezala jarraitzen badugu ez baitugu lortuko herritarrekin konektatzea”, azaldu du. Horretarako, kultura politiko berri baten alde egin du, elkarlaneko gobernantza ardatz izango duena. “Gure lan taldeak ideia honen inguruan hausnartuko du, baina ez gara horretara mugatuk. Ezagutza sortzeaz gain, aldaketa gauzatzen ahaleginduko gara, Gipuzkoa esparru honetan erreferente bihurtzeko proiektu errealak martxan jarriz”, aldeztu du.
Ideia honekin jarraitzea, zuzentzen duen taldea “ekintzarantz orientatutako” ekipo transbertsala izango dela aurreratu du: “Ez da mugatuko pentsatzera eta hausnartzera, askotan kaxoi batean gordeta amaitzen duten lanak”. “Herritarrei eta gizarte antolaturi entzuten jakin behar dugu, eta modu partekatuan ekintzak proposatu eta garatu”, esan du Barandiaranek. “Kontzientzia oso argiarekin ekiten diogu bideari, ez dela geldirik geratzeko margenik geratzen. Ekintzarako garaia da, irtenbideak mahai gainean jartzekoa, eta hori izango da Etorkizuna Eraikiz Think Tank-en lan talde honen egitekoa”, amaitu du.
1742