“Etapa berri” bati ekin dio Etorkizuna Eraikizek, Gipuzkoak lankidetzazko gobernantzan jauzi bat emateko
“Etapa berri” bati ekin dio Etorkizuna Eraikizek, Gipuzkoak lankidetzazko gobernantzan jauzi bat emateko
“Etapa berri” bati ekin dio Etorkizuna Eraikizek, Gipuzkoak lankidetzazko gobernantzan jauzi bat emateko
Etorkizuna Eraikizeko plenarioak 120 lagun elkartu ditu gaur Azpeitian, orain arteko ibilbideari buruzko gogoeta egin eta aurrera begirako oinarriak partekatzeko
Foru Aldundiak bultzatutako Etorkizuna Eraikiz egitasmoak “etapa berri” bati ekin dio gaurkoan, lurraldeak lankidetzazko gobernantzan jauzi bat emateko “xede, anbizio eta ilusioarekin”. Hala adierazi du gaur Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, Etorkizuna Eraikizeko plenarioaren irekieran, non nabarmendu duen egitasmo honek gipuzkoar gizartearen ongizateari egindako “ekarpen zabala eta anitza”, nahiz lurralde batean “lankidetzarako sareak, egitura eta konfiantza” sortu izana.
“Lankidetzazko demokrazian sakontzea demokrazian eta elkarbizitzan sakontzea da. Horregatik da hain garrantzitsua Etorkizuna Eraikiz. Hain zuzen ere, mundu osoan zabaltzen ari diren populismo xenofoboen eta autoritarioen aurkako norantzan eragiteko tresna bat delako. Eta, norabide horretan, elkarlanerako bide zabal eta partekatu bat planteatzen diogulako lurraldeko erakundeei eta gizarteari”, adierazi du diputatu nagusiak. Horregatik guztiagatik, legealdi honetan ere Etorkizuna Eraikiz “gai estrategikoa” izango dela adierazi du eta ekosisteman parte hartzen duten eragile guztiak animatu ditu datozen hilabeteetan elkarlaneko konpromisoari eutsi eta “berritzaile” izatera irekitzen den etapa berri honetan.
Gaurko plenarioan, Mendozaren eta Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordearen hitzartzearen ondoren, Etorkizuna Eraikizi buruz azken urteotan egindako lanaren ebaluzioa aurkeztu dute. Baita ere, Estrategiako zuzendari Sebas Zurutuzak Foru Aldundiaren Plan Estrategikoa 2024-2027 osatzeko lanketaren berri eman du eta bertan Etorkizuna Eraikizek izango duen garrantzia azpimarratu du, lankidetzazko gobernantza bera Aldundiaren funtzionamenduan txertatzeko tresna gisa. Carlos Mataixek, Antolaketa Ingeniaritza Saileko irakaslea eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Giza Garapenerako Teknologiaren Berrikuntza Zentroko zuzendariak, Europako misioen esperientziaren berri eman du, jasangarritasunaren bidean aurrerapausoak emateko. Azkenik, aurrera begirako lan ildoak eta proiektu eragileak identifikatzeko talde dinamikak egin dituzte, aurreko plenarioa itxi aurretik.
1287