Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour “Herri txikietan ere ekonomia eta lanpostu berriak bultzatzen ari gara”

“Herri txikietan ere ekonomia eta lanpostu berriak bultzatzen ari gara”

Landagipuzkoa+. Ainhoa Aizpuru foru diputatuak Zegaman garatzen ari diren proiektuak ezagutu ditu

Zegamara bisita

Landagipuzkoa+ programaren testuinguruan Zegaman lan jardunaldia izan du gaur Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak. Plan honen helburua 2.500 biztanle baino gutxiagoko herriak dira, xede  nagusi batekin Gipuzkoako herri txikietan hiriguneen maila bereko zerbitzu eta aukerak garatzea, eta tokian tokiko ekonomia eta lanpostu berriak bultzatzea.
 
“Herri txikiek garrantzia berezia dute gure lurraldean. Hizkuntza, kultura, natura, lurralde orekaren ikuspegitik balio nabarmenak dituzte eta ekonomiaren alorrean ere, batez ere landa ingurunea eta lehen sektoreari lotuta, paper esanguratsua dute herriek. Errealitate hori bultzatu eta indartu egin behar da”, adierazi du Ainhoa Aizpuruk.

Horregatik, diputatuak adierazi duenez, Zegama bezalako herri txikietan ere “ekonomia aktibitatea bultzatu behar” da. “Herritarrek, tokiko ekintzaileek, guztiek ere beren aukerak izan ditzaten eta herri txikietan ere lanpostuak bultzatu daitezen. Ekonomiaren susperraldia finkatzen ari da eta herri txikiek ere susperraldi horretara igotzea lortu behar dugu”, osatu du.

Ainhoa Aizpuruk, Zegamako alkate Joseba Izagirrerekin eta Lurralde Orekako foru zuzendari Iñaki Labakarekin batera, herrian Lurralde Orekako zuzendaritzak 2016an diruz lagundutako proiektuak bertatik bertara ezagutu ditu: herriko eraikin publikoei zerbitzua ematen dien biomasa sarearen obra zibilia eta jolas parke berria. Biek orotara ia 30.000 euroko diru-laguntza jaso zuten iaz. Baita ere, Landagipuzkoa+ plangintzaren baitan Zegamako baserri bideak lau eremutan berritzeko laguntza eman du Foru Aldundiak, ia 40.000 euroko aurrekontuarekin. Azpiegiturak elementu garrantzitsua baitira zegamarren bizi baldintzen ikuspegitik, nahiz lehen sektoreko aktibitatea bultzatzeko.

Bestalde, esan bezala, Landagipuzkoa+ plangintzan garatu daitezkeen proiektu estrategikoak aztertu dituzte. “Herrietan desafio garrantzitsua da ekonomia aktibitatea garatzea eta horretarako herri bakoitza bere lehentasunak lantzen ari da eta lehentasunezko proiektu horiek garatzeko gure babesa eta ekarpena egiteko determinazioa dugu”, laburbildu du Ainhoa Aizpuruk

  

1645