Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour “Itsasoaren soinuak” festibalaren lehen edizioa

“Itsasoaren soinuak” festibalaren lehen edizioa

Rocco Papia musikariak eta Reusonika orkestrak itsasoari eskainitako kontzertu ikuskizuna aurkeztuko dute abuztuaren 24an Donostiako Ondarretan

2018/07/23

Ingurumeneko Departamentuaren hondartzen sentsibilizazio kanpainan Surfrider eta Posidonia Green Project-ekin elkarlanean bildutako itsasoko zaborren bitartez sortutako musika tresnak erabiliko dira.

José Ignacio Asensio: “Gure itsasoetan hondakinekin eta plastikoekin dugun arazoa aurre egin beharreko ingurumen erronkarik garrantzitsuenetarikoa da”.

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko diputatuak, Vanessa-Sarah Salvo, Surfrider Espainiako koordinatzaileak, Edoardo Brodasca, Posidonia Green Project-eko zuzendariak eta Rocco Papia, Reusonika orkestrako musikari koordinatzaileak, “Itsasoaren soinuak” festibala aurkeztu dute abuztuaren 24an ospatuko dena Donostiako Ondarreta hondartzan. Ingurumeneko Departamentuak Surfrider Espainiarekin eta Posidonia Green Project-ekin elkarlanean abian jarritako hondartzen sentsibilizazio kanpainaren parte da eta bere helburua da Gipuzkoako hondartzen kudeaketa egokiak duen garrantzia ezagutzera ematea. Aurkezpenean izan dira ere proiektuan parte hartu duten eragile ugari: Albaola, Eko-REC, Emaús, Mater Museoa, Garbera eta Euskal Geoparkea. Festibalak itsasoarekin harremana duten Gipuzkoako entitate anitzen karpak hartuko ditu barne, honez gain, hitzaldiak, kostari buruzko eztabaidak eta herritar guztientzako tailerrak izango dira ere.

Kanpaina honek Gipuzkoako kostako bederatzi udalerriak zeharkatuko ditu uztaila eta abuztuan zehar. Informazio-gune ibiltaria dagoeneko Hondarribia, Orio eta Zarauzko hondartzetan egon da eta bihartik aurrera Getariako hondartzan instalatuko da. Ibilbide honetan Surfrider Espainiak eta Posidonia Green Project-ek Ocean Initiatives zientzia hiritar programaren barne itsasoko zaborraren bilketak egiten dituzte.

Ekintza ugari burutzen dira eremu honetan: lehena, hondartzen garbiketa bat da hondakinak identifikatuz eta katalogatuz; bigarrenean Reusonika orkestrako Rocco Papia musikariarekin tailer bat gauzatzen da, parte-hartzaileei bildutako hondakinekin musika tresnak sortzen erakusten zaie; eta azkeneko ekimena “Itsasoaren soinuak” festibala izango da, non Gipuzkoako erakunde ugarik parte hartuko duten: Mater Museoa, Euskal kostaldeko Geoparkea, Emaús Gizarte Fundazioa, Nakusarbe, Eko-REC, Albaola, Azti, Donostiako musika eta arte eskola eta Dabadaba.

Sortutako musika tresna hoberenak Donostiako “Itsasoaren soinuak” festibalera iritsiko dira. Festibal honetan Reusonika orkestrak eta Rocco Papia musikariak itsasoari eskainitako kontzertu ikuskizuna aurkeztuko dute.

Honen inguruan, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, nabarmendu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak egiten duen esfortzua Lurraldeko hondartzen hondakinen kudeaketa egokiak duen garrantzia ezagutzera emateko: “Gure itsasoetan hondakinekin eta plastikoekin dugun arazoa aurre egin beharreko ingurumen erronkarik garrantzitsuenetarikoa da”.

  

1505