Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour “Jaiotze-tasa handitzea eta kontziliazioa, Aldundiaren agendan daude: gai hauetan aurrera egiteko lanean ari gara”

“Jaiotze-tasa handitzea eta kontziliazioa, Aldundiaren agendan daude: gai hauetan aurrera egiteko lanean ari gara”

Imanol Lasak, familia ugarien festan, jaiotze-tasa handitzeko premia azpimarratu du, geroz eta zaharkituagoa den gizartean giza-piramidea iraultzea ezinbestekoa dela esanez

2016/06/25

Gobernantza eta Gizartearekiko komunikaziorako Diputatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaleak, Imanol Lasak, familiei eman beharreko laguntzen premia azpimarratu du   Gipuzkoako familia ugarien elkarteak, Liluraldik,  Sagues-en-  Donostian- , gaurko antolatu duen Familien Jardunaldi Solidarioaren XVIII. edizion. Lasak azpimarratu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren agendan daudela bai kontziliazioaren baita  jaiotze-tasaren gaineko  kezka ere : “ Geroz eta zaharkituagoa den gizarte batean bizi gara, eta ezinbestekoa da, epe laburrean,   jaiotze-tasa handitzea eta giza-piramidea iraultzea . Eta erakundeok, urrats hori ematen  lagundu behar diegu familiei; eta noski dagoeneko eman dutenei, familia ugariei, ere egindako lana aitortu eta erraztasunak eman behar dizkiegu”,  azaldu du Diputatuak.

Kontziliazioaren gaiaren gainean ere arreta berezia jarri nahi izan du Lasak eta gogoratu du, “Gipuzkoako Foru Aldundiaren plan estrategikoaren barnean kokaturiko Etorkizuna Eraikiz programak aurreikusten duela lurraldeko hainbat enpresetan, Europan dagoeneko arrakasta izan duten programa pilotuak jartzea,  kontziliazio gaietan aurrera egin dezagun”. Familia ugarien mesedetan, neurri fiskalik hartu daitekeen ere aztertzen ari direla aurreratu du Lasa diputatuak. 

  

1603