Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour “Kabia Gipuzkoako egoitzen eredu jasangarri eta kalitatezkoa diseinatzeko aukera da”

“Kabia Gipuzkoako egoitzen eredu jasangarri eta kalitatezkoa diseinatzeko aukera da”

Kabia elkarlanean, udal eta egoitzekin batera, eraikiko du Foru Aldundiak

Kabiarako proposatzen duen proiektua aurkeztu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan Maite Peña Gizarte Politikako Diputatuak eta Kabiako arduradun diren Elena Basagoitia organismo publikoen zuzendari eta Arantza Lekuona Kabiako gerenteak. “ Kabia ez da  arazoa,  aukera da”, azaldu Gizarte  Politikako Diputatuak: “Gipuzkoako egoitza eredu jasangarri eta kalitatezkoa diseinatzeko aukera”, azaldu du Peña diputatuak.

Berretsi egin du hasieratik azaldutako asmoa: “Kabia elkarlanean, udal eta egoitzekin  batera” eraiki dute eta hori lortzeko lan egingo dutela azpimarratu du.

Elena Basagoitia organismo publikoen zuzendariak azaldu du gehienez ere urtebeteko epea dagoela Kabia abian jarri eta egoitzak Kabian sartzeko egutegia finkatzeko eta argitu du 2016ko irailaren 30erako proiektua garatuta izango dela. Basagoitiak bermatu du “erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua emango dien eredua diseinatuko dela” eta berretsi du “adostasuna bilatuko dela bai eredua, bai kudeaketa plana eta baita egutegia zehazterakoan ere”. Organismo publikoen zuzendariak  azaldu du proiektuan komunikazioari garrantzia handia emango zaiola, partaidetza sustatuz eta gardentasuna oinarri hartuta egin nahi delako proiektuaren prozesu osoa.

Arantza Lekuona Kabiako gerenteak lan  ildoak zeintzuk izango diren azaldu du. Kabiako gerenteak azaldu du lantalde tekniko bat osatu dutela Bergara, Errenteria, Hernani eta Ordiziako, Foru Aldundiko eta Kabiako zerbitzu zentraletako ordezkariekin, lantalde hau astero elkartzen dela Kabiako proiektua diseinatzeko eta hilabetean behin egindako lanaren laburpena helarazten zaiela gainontzeko udalei eta lantaldean ez dauden egoitzetako ordezkariei. Prozesua gardentasun osoz eta parte hartzea sustatuz egin nahi dutela berretsi du baita Lekuonak ere. 

  

1824