Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour “Mugako adimena duten pertsonen errealitatea ez ezagutzeak oztopo gehiago ekartzen dizkie”

“Mugako adimena duten pertsonen errealitatea ez ezagutzeak oztopo gehiago ekartzen dizkie”

“Mugako adimena duten pertsonen errealitatea ez ezagutzeak oztopo gehiago ekartzen dizkie”

Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak mugako adimena duten pertsonen errealitate zailaz ohartarazi du. “Badute zailtasun bat baina gehienek ez dute aitortuta, ezta mendekotasunik ere. Horrek bestelako hesiak jartzen dizkie eta horregatik da hain garrantzitsua euren errealitate hori ezagutzera ematea”, azaldu du Peña diputatuak. Ortzadar elkarteak mugako adimena duten pertsonekin egiten duen lana azpimarratu du Peñak eta txalotu egin du, elkartetik bertatik, Ortzadarren zuzendaritzan sartzeko ekimena. Gizarte politikako diputatuak mugako adimenaren inguruko datuak ere eman ditu: Gipuzkoan 1.300 kasu inguru daude diagnostikatuta eta estatistikek diote populazioaren %1-i eragin diezaiokela mugako adimenak. “Gipuzkoar guztion ongizatea bermatze aldera, baita mugako adimena duten pertsonena ere, elkarlanean aritu behar dugu erakundeek eta Ortzadar bezalako elkarteek”, azpimarratu du diputatuak.

 

Goizean aurkeztu dute prentsa-aurrean berritutako Ortzadar Elkartea. Ortzadar irabazi asmorik gabeko elkartea da eta 1977 urtetik mugako adimena duten pertsonen eta euren sendien alde lanean dihardu. Berriki, mugako adimena duten pertsonak Elkarteko Zuzendaritza-batzordeko kide bihurtu dira. Mikel Morenok, Ortzadar-eko presidenteak, berarentzat eta bere kolektiboarentzat honek aurrapausu handia suposatu duela adierazi du “Egunerokoan borrokan gabiltza gure erabakiak hartzeko, gure bizitzetako protagonistetan bihurtzeko, hortaz, niretzat oso garrantzitsua izan da Ortzadarreko Zuzendaritza-batzordeko parte izatea, izan ere, honek ahalbideko digu zer egin nahi dugun eta zer ez dugun egin nahi erabakitzea”.

 

  

1603