"Nafarroako Entzutegiaren erabakia gizartearen sentsibilitatetik eta biktimarentzako justiziazko parametroetatik urrun aurkitzen da

Imanol Lasa foru bozeramaileak kezka agertu du 'La Manada' bezala ezagutzen den taldearen kideak behin behinekoz askatasunean uzteko erabakiaren aurrean
Imanol Lasaren arabera, "kezka eragin eta zer pentsatua ematen du" Nafarroako Audientziak hartutako erabakiak. Haren arabera, "agerian geratu da gizartearen gehiengoaren sentipenaren eta epaileetako batzuen arteko distantzia handia". Foru bozeramaileak adierazi du "eraso sexista baten moduko gertaera larri baten aurrean, erabaki hau biktimarentzako justiziazko parametroetatik ere aldentzen da".
Imanol Lasaren arabera, "emakumeen kontra indarkeria gure gizartearen erro sakonetan aurkitzen da eta aurre egin behar zaio baita ere, erakundeetatik har daitekeen konpromisotik". Lasaren arabera "gizartearen kontzientziazioak sentsibilitate handia erakutsi du arazo honekiko eta erakunde gisa, Gipuzkoako Foru Aldunditik ere berdintasunaren alde lan egiten eta emakumeen eskubideak urratzen dituen edozein jarrera, ekimen ala erabaki gaitzesten" jarraituko da.
1425