“Gipuzkoako Paisaiak” lurraldeko gazteen artean konposizioa bultzatzeko lehiaketa aurkeztu da
“Gipuzkoako Paisaiak” lurraldeko gazteen artean konposizioa bultzatzeko lehiaketa aurkeztu da
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Kultura Departamentuek abian jarri dute lehiaketa hau, Gipuzkoako gazteen artean konposizioa eta interpretazioa sustatzeko helburuarekin.
María José Telleria: «Gogoeta eta pentsamendu kritikoaz ari garenean, talentuaz eta sorkuntzaz ere ari gara, edozein diziplina artistikotan. Lurraldeko gazteak naturan inspiratutako musika-lanak konposatzera gonbidatzea eta saritzea modu bikaina da beren gaitasunak sustatzeko, gizarte gisa erantzun behar diegun erronken zerbitzura».
Mónica Pedreira: «Musika tresna didaktiko bikaina da bizi ditugun ingurumen arazoen errealitatearen inguruan sentsibilizatzeko gazteak. Adierazpen artistiko izatetik haratago, musikak munduaren sonoritatea laguntzen du sentsibilizazio tresna gisa, ingurumenaren inguruko kontzientzia eta enpatia handiagoa sortuta, arrazonamendu kritikoa garatuta eta gazteenen konpromiso etikoa indartuta».
Ingurumen zuzendari Mónica Pedreirak, Kultura diputatu María José Telleriak eta Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko zuzendari Roberto Nuñok, “Gipuzkoako Paisaiak” izeneko lehiaketa aurkeztu dute gaur goizean. Gipuzkoako gazteen artean konposizioa eta interpretazioa bultzatzeko lehiaketa da hau. Ingurumena eta musika uztartzeko modu bat, bi alderdi horiek gazteen artean zabaltzeko modu bat.
Honen inguruan, María José Telleria Kulturako diputatuak adierazi duenez, «gogoeta eta pentsamendu kritikoaz ari garenean, talentuaz eta sorkuntzaz ere ari gara, edozein diziplina artistikotan. Lurraldeko gazteak naturan inspiratutako musika-lanak konposatzera gonbidatzea eta saritzea modu bikaina da beren gaitasunak sustatzeko, gizarte gisa erantzun behar diegun erronken zerbitzura».
Beste aldetik, Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak azpimarratu du horrelako lehiaketek garrantzia handia dutela, izan ere «musika tresna didaktiko bikaina da bizi ditugun ingurumen arazoen errealitatearen inguruan sentsibilizatzeko gazteak. Adierazpen artistiko izatetik haratago, musikak munduaren sonoritatea laguntzen du sentsibilizazio tresna gisa, ingurumenaren inguruko kontzientzia eta enpatia handiagoa sortuta, arrazonamendu kritikoa garatuta eta gazteenen konpromiso etikoa indartuta».
Konposizio lehiaketa honen helburua hiru kategoriatan errepertorio berri bat sortzea da: orkestra sinfonikoa, ganbera musika eta pianoa. Lehiaketa 36 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Hautagaiek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute kategoria bakoitzeko, eta gehienez ere bi kategoria aukeratu ahal izango dituzte. Behin lanak amaituta, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan entregatu beharko dira 2023ko azaroaren 30a baino lehen. Epaimahaiak konposizio-teknika, gauzatze-mailaren egokitasuna eta obren originaltasuna baloratuko ditu. Halaber, kategoria bakoitzeko irabazleak (orkestra sinfonikoa, ganbera-musika eta pianoa) saria jasoko du.
A su vez, la Diputación Foral de Gipuzkoa activará la posibilidad de la edición de las obras, así como su ejecución, difusión e inclusión en las programaciones didácticas del Conservatorio Profesional de Donostia.
Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionala
Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean oinarrizko irakaskuntzei eta ikasketa profesionalei dagozkien musika-irakaskuntza arautuak ematen dira. Gainera, Kontserbatorioak jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko ikastaroak antolatzea bultzatzen du, ikasleen curriculuma profesionalizazioan indartzeko. Kontserbatorioaren helburua pertsonak heztea, musikariak prestatzea, profesionalki orientatzea, musikako goi-mailako ikasketetarako prestatzea eta musikarekiko interesa bultzatzea da.
2753