Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour "Parkour" tailerra neskentzat, diziplina horretara erakartzeko

"Parkour" tailerra neskentzat, diziplina horretara erakartzeko

Kirol honetan neskak egiten dutena ikusgai jarri nahi da.

  • Kirol honetan neskak egiten dutena ikusgai jarri nahi da.
  • «Jam» mistoa egongo da, Yamakasi taldeko eta diziplinaren aitzindari Yann Hnautra gidari dela.
  • Nazioarteko instruktoreak izango dira, besteak beste, Londresko Kasturi Torchia atleta.
  • Alvarez: "Gure asmoa da emakumeak indartzea  eta espazio bateratuak sortzea bertakoak senti daitezen eta energia positiboa sor dezaten".

Goizane Alvarez Gazteriako eta Kiroleko zuzendariak, Daniel Sampayo, ADD LOTZEN.eko zuzendariak eta Gemma Gonzalez, Ladyred Management-eko zuzendariak  Emakumeak Mugimenduan Euskadiko lehenengo parkour ekitaldia aurkeztu du: uztailaren 14 eta 15eko asteburuan izango da Donostian, eta neskak diziplina hori egiten hastea izango du xede.  

Parkourra trebetasun psikomotrizak garatzea helburu duen jarduera bat da, ingurunea esploratu, hara egokitu eta batetik bestera mugituz, eta orain arte mutilek egin dute gehienbat.  Ekitaldi hau Lotzen ADD elkarteak antolatzen du, Ladyred Management y producciones enpresaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, eta emakumeen parte hartzea sustatu eta ikusgai jarri nahi da; horretarako, bi jardunaldi egingo dira; batean, emakumeei bereziki zuzendutako tailerrak egongo dira, eta, bestean, «jam» misto bat egingo da, neskak zein mutilak batera, diziplina horren sortzaileetako batek gidaturiko entrenamendu batean (Yamakasi taldeko Yann Hnautra).

Emakumeei zuzendutako tailerretan Kasturi Torchia atleta izango da gidari; Londresko emakume honek esperientzia handia du diziplina honen balioak transmititzen Espirit Concrete enpresak egindako nazioarteko antzeko ekitaldietan; berak zuzenduko du instruktoreen taldea ekitaldiaren lehengo jardunaldian. Beraz, neskak parkourrera erakartzeaz gain, helburua da Londres, Paris eta Milandik etorritako eskarmentu handiko instruktoreak ezagutaraztea.

Ekitaldi honek estatu mailako erreferentzia izan nahi du, eta gutxiengo egoeran lehenengo pausoak ematen ari diren neska guztiei aukera eman, batetik, ezagutzeko zer egiten ari den gure mugetatik kanpo, eta, bestetik, esperientzia gehiago duten eta irakasteko eta transmititzeko gogoa duten beste emakume batzuengandik ikasteko.

Helburuak:

Jarduera hauek ezagutarazten lortu nahi da teknika edo trebetasun jakin batzuk egiten irakastea, eta jarduera fisikoa bizitzaren alderdi guztietarako tresna bihurtzea.

Garatu beharreko gaitasun fisikoez gain, diziplina honek transmititzen dituen balioak erakutsi nahi dira:

  • Nork bere buruarengan konfiantza izaten, bakoitzak bere mugak gainditzeko.
  • Jarduera fisikoak gorputza eta osasuna hobetzen laguntzen duela kontzientziatzen.

Argibideak: https://emakumeakmugimenduan.wordpress.com

  

2780