“Prest jarri zure bizikleta Mugirekin!” martxan da hirugarren urtez jarraian
“Prest jarri zure bizikleta Mugirekin!” martxan da hirugarren urtez jarraian
Edizio honetan, 12raino handitu da ekimenari atxikitako bizikleta-denda eta -lantegien kopurua Gipuzkoan; hartara, MUGI txartelaren erabiltzaile guztiek, hala nahi izanez gero, doan aztertu ditzaten beren bizikletak
2021/09/16
Ander Iturri Mugikortasuneko zuzendariak “Prest jarri zure bizikleta MUGIrekin!” ekimena aurkeztu du, gaur goizean, Irunen. Ekimen hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Mugikortasunaren Europako Asterako antolatutako ekintzen artean dago, MUGI txartelaren erabiltzaile guztiek, hala nahi izanez gero, beren bizikleten doako azterketa egin dezaten.
Hirugarren urtez jarraian, ekimen horri esker, MUGI txartelaren erabiltzaileek bizikleta dohainik aztertu eta prest jarri ahal izango dute, irailaren 16tik 22ra bitartean, parte hartzen duten 12 dendetako edozeinetan. Aurtengo edizioan, beste 5 establezimenduk egin dute bat: Donostian eta Tolosan, estaldura handitu, eta beste denda bana jarri da, eta Hondarribia, Azpeitia eta Arrasate ere batu dira ekimenera.
Ander Iturri Mugikortasuneko zuzendariak azaldu duenez, ekintzak arrakasta handia izan zuen aurreko edizioan, eta, horregatik, “jarraipena eman nahi izan diogu, bizikleta-denda eta -lantegien zerrenda Gipuzkoa osora zabalduz”.
Aurkezpenean iragarri da, berrikuntza gisa, edizio honetako parte hartzaile guztiak 50 euroko 2 bonuren zozketan sartuko direla, atxikitako edozein dendatan bizikleta-materiala erosteko.
Era berean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) lankidetzan, sare sozialetan #MugikortasunAstea traolarekin argazki bat partekatzen duten pertsonak, @MugiTxartela kontua etiketatuz, MUGI txartelaren 20 euroko 60 kargaren zozketan sartuko dira.
Mugikortasuneko zuzendariak eskerrak eman nahi izan dizkio GGLAri, ekintza abian jartzeko eman duen laguntzagatik; izan ere, “ziur gaude edizio honetan iazko arrakasta berdina izango dugula”. “Prest jarri zure bizikleta MUGIrekin!” ekimenak, MUGI erabiltzearen abantailei balioa emateaz gain, bizikletaren erabileraren segurtasuna hobetzea sustatzen du, "zeren eta, bizikletak MUGI bidez dohainik aztertzeari esker, herritarren segurtasuna hobetu eta istripuak saihestuko baitira".
Irungo Cyclope denda –lurraldeko 10 udalerritan kanpainan parte hartuko duen 12 establezimenduetako bat– izan da ekimen honen berritasunak ezagutarazteko agertokia, III. edizioan. Borja Olazabal zinegotzia ere joan da ekitaldira, eta honek adierazi du: “Bizikletaren aldeko apustua mugikortasun jasangarri eta erabilgarri baten aldeko apustua da, gureak bezalako hirietara ezin hobeto egokituta: erabilera sustatzea honelako ekimenekin edo duela hilabete batzuk Balaztarekin eta Aldundiarekin Euskal Herria etorbidean inauguratu genuen tailerraren moduko ekimenekin, herritarrentzako praktikoak izan behar duten erakundeen arteko lankidetza-politiken adibiderik onena dira”.
Hona hemen kanpainarekin bat egin duten udalerriak eta establezimenduak:
• ARRASATE:
LIZARRALDE KIROLAK, Gipuzkoako Foruen Plaza 1-2 / 943 799 147
• AZPEITIA:
ZICLOS BENI, Loiolako Inazio hiribidea 23 / 943 150 629
• DONOSTIA:
CICLOS SAN MARTZIAL, San Martzial kalea 1 / 943 429 500
MINER, Erronda kalea, 7 / 943 270 447
SANSE BIKES, Boulevard zumardia 25 / 943 045 229
• EIBAR:
ROCKET BIKE, Isasi kalea 16
• ERRENTERIA:
KHUBIKES, Nafarroa etorbidea 30 / 943 344 158
• HONDARRIBIA:
CICLOS ARRETXE, Mendelu 17 / 943 647 058
• IRUN:
CYCLOPE BICIS, Pinar kalea 4 943 614 796
• TOLOSA:
BEGIRISTAIN TXIRRINDUAK, Eskolapioetako Lorategiak 3 / 943 675 634
BICICLETAS ARSUAGA, Iruñeko Etorbidea 10 / 943 675 848
• ZUMARRAGA:
ZATIKA, Etxeberri auzoa z.g. / 943 721 990
2031