Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour “Voces”: dibertsitatearen inguruko elkarrizketak

“Voces”: dibertsitatearen inguruko elkarrizketak

Ingurumeneko diputatuak, José Ignacio Asensiok, Alberto Luengok idatzitako “Voces” liburua aurkeztu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak finantzatu duena.

2023/03/27
VOCES

“Voces” liburuan Luengok landutako hainbat elkarrizketa bilduta daude. Haiek guztiak kazetaritzari, ingurumenari, biodibertsitateari, filosofiari, antropologiari, bidaiei edo animalia espezieei lotutako esparruetan gaur egun erreferentziazkoak diren hamalau pertsonei egindakoak dira. Ahots guztiak elkarri lotuta daude naturarekiko begirada partekatu baten bidez.

Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok Alberto Luengo tolosarrak idatzitako “Voces” liburua aurkeztu du gaur arratsaldean, liburuaren ilustratzaile Juncal Alfonsorekin eta Bartzelonako Unibertsitateko Ekologiaan doktore eta elkarrizketetan parte hartzaile den Miguel Zabalarekin batera.

“Voces” izenburua aukeratu du Alberto Luengo egileak. Eta bertan jaso nahi izan ditu kazetaritzari, ingurumenari, biodibertsitateari, filosofiari, antropologiari, bidaiei edo animalia espezieei lotutako esparruetan gaur egun erreferentziazkoak diren hamalau pertsonei egindako elkarrizketak. Ahots guztiak elkarri lotuta daude naturarekiko begirada partekatu baten bidez eta naturak merezi duen errespetu handiarekin.

Biodibertsitatearen aurkako arriskuak benetakoak direla -eta ez fikziozkoak- ohartarazi behar zuen. Hori dela eta, Alberto Luengo egileak bidaia bat hasi du ingurumenaren arloan izen handia duten hainbat pertsonarekin batera, zarata mediatiko ugariren artean argi pixka bat egiten saiatzeko. “Voces” liburuan pertsona nabarmenak agertzen dira, adibidez:  Fernando Valladares, Miguel Zabala edo Juan Luis Arsuaga zientzialariak; Ruth Muñiz, Victoria López edo Miguel Delibes ikertzaileak; Suso Garzón edo Ana Payo kontserbazionistak; Joaquín Araujo edo Carlos de Hita ingurumen dibulgatzaileak; eta Rosa María Calafen kazetari bikaina. Horiek guztiak solasean aritzen dira –batzuetan neurtuta eta objektibotasunez; beste batzuetan pasioz eta intuizioz– betiere hizpide dugun gaia hizpide hartuta: biodibertsitatearen kontserbazioa, haren ezagutzaren bitartez.

Ilustrazioak ere sartu dira liburu honetan. Juncal Alfonsok irudi bat sortu du “Voces” osatzen duen topaketa bakoitzean, eta parte hartzaile bakoitzaren mezua osatu du. Bizitzaz eta kolorez (biodibertsitatea) betetako mundua irudikatzen dute, bai eta haiek bezala utopian eta eraldaketa sozialean ingurunea babesteko tresna gisa sinesten duten pertsonekiko errespetua ere.

Horri dagokionez, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak honela esan du: “ezagutza eta hausnarketa jarrera aldaketa ororen oinarrian daude. Alberto Luengok gure planetari buruz egindako elkarrizketek agerian uzten duten maitasuna, errespetua eta mirespena dira itxaropen oihu onena, gizarteak, gure gizarteak, naturarekin harmonian bizitzeko konpromisoa har dezan. Era berean, Asensiok gogorarazi duenez, beste edozein gogoeta eta analisiren gainetik, argi gelditu behar da naturak jasaten duen guztiak guregan eragingo duela espezie gisa.

Alberto Luengok dioenez, “Voces”  hausnarketa partekatu bat da, kezka bat, aktibismoaren aldeko ekarpen xume bat, alarma oihu bat bizitza mehatxatzen duten arazoen aurrean. “Voces” aurrez aurreko elkarrizketa da, gizarte eragile nabarmenekin egiten dena, hain zuzen ere geure burua eta, beraz, natura faltan ditugun une honetan”.

  

2369