1.100 biztanle baino gutxiagoko herrien finantzaketa indartzeko Udal Foru Funtsa egokitzea adostu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eudelek
1.100 biztanle baino gutxiagoko herrien finantzaketa indartzeko Udal Foru Funtsa egokitzea adostu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eudelek
1.100 biztanle baino gutxiagoko herrien finantzaketa indartzeko Udal Foru Funtsa egokitzea adostu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eudelek
Udalerri txikienek UFFFean jasotzen duten kopurua arautzen duen 15/1994 Foru Arauaren artikulu bat eguneratuko dute, euren egoera berezituari erantzun eta finantziazio egokiago bat izan dezaten
Udal Finantzaketarako Foru Funtsean (UFFF) egokitzapen bat egitea adostu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eudelek, 1.100 biztanle baino gutxiagoko herriek azken urteotan egindako eskaerari erantzun eta udalerri horien finantzaketa indartu asmoz. Azken asteotan udalek eta foru ogasunak burututako elkarlanaren ondorioz, Eudelen Gipuzkoako Lurralde Batzordeak erabaki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzea UFFF arautzen duen 15/1994 foru arauko 3.1 a) artikuluan jasotako banaketa eguneratu eta egokitu dezan. Aldundiak bere egingo du proposamen hori eta, 2024ko lehen seihilekoan bertan, egokitzapen horri bidea emango dion foru arau proiektua onartzeko konpromisoa hartu du. 2025eko UFFFaren banaketan sartuko da indarrean neurri hori.
Adostasunez eta elkarlanean landutako neurri honen berri eman dute, gaur goizean emandako prentsaurrekoan, Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Izaro Elorza Oñatiko alkate eta Eudelen Lurralde Batzordeko ordezkariak. Erabaki honen bitartez, 1994ko araudia eguneratu egingo da, Gipuzkoako udalerri txikienen mesedetan. Izan ere, azken 30 urte hauetan, biztanleriaren arabera herri guztiek jasotzen duten kuotaz gain, 1.100 biztanle arteko herrietako udalei kopuru gehigarri finko bat esleitu izan zaie, herri txikiak izateak dakartzan zailtasun eta egoera berezituari aurre egiteko. Banaketa gehigarri hori, baina, berrikusi gabe zegoen 1994tik hona. Beraz, bide ematen zaion aldaketa honek UFFFaren bilakaera islatuko du.
Egokitzapen honen bidez, lurraldeko udalerri txikienetatik azken urteotan egindako eskaerari erantzunez, gainontzeko herriek bezala biztanlegoaren arabera jasotzen duten kuota hortaz gain, urte bakoitzeko UFFFren %1,2 gordeko zaie eta ehuneko hori zati berdinetan banatuko da 1.100 biztanle arteko udalerri horien guztien artean.
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, neurri honek oinarrian duen “adostasun eta elkarlan” eredugarria nabarmendu du eta Gipuzkoak “lurralde gisa ezaugarri duen orekan urrats garrantzitsu” moduan definitu du. “Finantzaketaren ikuspegitik azken urteotan udalerri txikienek egindako eskaera horri erantzuten diogu, horrela, beren etorkizunaren alde eginez. Diru banaketa egokiago bat jasoko dutelako aurrerantzean; haien egoera berezituari erantzuteko eta herritarrei eskaintzen dieten zerbitzua indartzeko balioko die, zalantzarik gabe”, gogoeta egin du.
Mendozak gogoratu du lurralde oreka “funtsezko balioa” dela Gipuzkoaren etorkizunerako, herri txikiak “funtsezkoak” diren bezala. “Ezinbesteko papera jokatzen dute, gipuzkoar askoren bizitoki diren heinean. Gainera, gure hizkuntzaren eta kulturaren arnasgune eta gordailu dira, landa ingurune bizia dute eta berau zaintzen dute, ekonomia aktibitatearen eta enpleguaren ikuspegitik ere oreka bermatuz”, adierazi du eta, horregatik, neurri honekin udalerri txikiekiko herri erakundeok “erantzukizun eta konpromisoari erantzungo dio foru ogasunak.
Izaro Elorza Oñatiko alkateak, EUDELen izenean, aldiz, azpimarratu du akordio honi esker Gipuzkoako 32 udalerri txikienek "baliabide gehiago" izango dituztela "zerbitzuak modu eraginkor eta efizientean emateko eta auzokideen eskaerei hobeto erantzuteko".
Alkateak Gipuzkoako udalen autonomian eta nahikotasun finantzarioan egindako aurrerapena baloratu du: "gure ustez, bide baten hasiera da, non hausnarketa zabalagoa egin behar den. Gipuzkoaren ordezkaritza EUDELen garenok adostasuna oinarri hartuta bidea urratzen jarraituko dugu eta gainerako erakundeekin elkarlanean".
Elorzak nabarmendu du proposamena EUDELen Lurralde Batzordean landu dela: "Elkarrekin lan egiten dugun alkateak gara Gipuzkoako herritar guztiei mesede egingo dieten akordioak lortzeko, lurraldeko udalerri guztien aurrerapen sozial eta ekonomikoaren alde, txikienetik handienera".
150 biztanleko udalerri baten adibidea
Esate baterako, biztanleriaren araberako kuotaz gain, gaur arte 150 biztanleko udal batek atal honetan jasotzen zuen kopuru finkoa 1994tik hona urtero 84.141,69 €koa izan da, UFFFren bilakaerak goranzko edo beheranzko joera duen kontuan izan gabe. Orain proposatzen den aldaketa honekin, udal honek 244.395,67 euro jasoko lituzke aurten.
1994ko foru arauak kopuru finko bat –momentu hartako %1,2aren arabera kalkulatutakoa– ezartzearen arrazoia izan zen UFFFren balizko jaitsiera batek udalerri txikiak ez kaltetzea. Denboraren poderioz, ordea, Udal Finantzaketa Foru Funtsak gora egiten jarraitu du eta, gaur egun, 1.100 biztanle baino gutxiagoko herriek %0,32 soilik jasotzen dute atal honen bitartez.
1310