Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour 11. egunez jarraian ez da heriotzarik eman Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

11. egunez jarraian ez da heriotzarik eman Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Azken orduetan ere ez da kasu positibo berririk atzeman, ezta altarik ere.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako egoitza sarearen egoeraren inguruko eguneroko balantzea egin du, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatuta dagoena, eta jakinarazi du azken orduetan ere ez dela heriotzarik atzeman, jada 11 egun dira jarraian, eta ez da COVID-19 kasu positibo berririk ezta mediku altarik ere eman.

          Gaur arte, 367 dira mediku alta jaso duten pertsonak, zifra osoaren %65,3a, 167 zendu dira, %29,7a, eta 28k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute, %5ak. Lau dira egun COVID-19 kasu aktiboak dituzten egoitzak eta positiborekin dauden 28 lagunetatik bi ospitaleratuta daude. Gaur arte, 12 izan dira birusa atzean utzi duten egoitzak: Tolosako Iurreamendi , Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao eta Eskoriatzako Jose Arana.

  

1473