Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour 12 hildako eta 33 positibo egon dira Gipuzkoako egoitzetan azken 48 orduetan

12 hildako eta 33 positibo egon dira Gipuzkoako egoitzetan azken 48 orduetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko egoitzen egoera eguneratu du Covid-19ari dagokionez, non guztira 5.425 pertsona artatzen diren.

Azken bi egunetako datuen arabera, 12 lagun zendu dira Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan eta 33k eman dute positibo Covid-19an. Azken hildakoak izan dituzten egoitzak izan dira Tolosako Iurreamendi (2), Eibarko Egogain (1), Zarauzko Santa Ana (1), Zumaiako Otezuri (1), Beasaingo Arangoiti (4) eta Ordiziako San Jose (3); eta orain arte, 40 dira egoitzetan hildako adineko pertsonak. Guztia 14 dira positiboren bat antzeman duten egoitzak, 65 egoitzako saretik. Egoitza-sare osoan 199 pertsonek eman dute positibo, 20 ospitaleratuta daude eta 34 eraman dira Donostiako Gurutze Gorriaren zentrora.

  

1439