16 egunez jarraian, ez da hildakorik izan adinekoen egoitzetan
16 egunez jarraian, ez da hildakorik izan adinekoen egoitzetan
Azken orduetan ere ez da COVID-19 kasu positibo berririk atzeman .
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako egoitzen azken orduko egoeraren berri eman du, eta adierazi du 16 egunez jarraian ez dela heriotzarik eman adinekoen egoitza zentroetan, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatutako sarean. Azken 24 orduetan, COVID-19 kasu positibo berririk ere ez da atzeman, ezta alta berririk ere.
Gaur arte, beraz, 373 adineko lagunek gainditu dute gaixotasuna, 167 pertsona hil dira eta 22k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute; hurrenez hurren, %66,3, %29,7 eta %4. 22 pertsona horietako bat ospitalean dago, eta bi dira Gipuzkoan COVID-19 kasu aktiboak dituzten zentroak.
Martxoaren 19an lehen positiboak atzeman zirenetik, birusa Gipuzkoako 16 zentrotan sartu da, eta horietako 14 jada COVID-19 gabe geratu dira: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres eta Arrasateko Iturbide.
1468