23 lagunek gehiagok gainditu dute Covid-19a Gipuzkoako egoitzetan
23 lagunek gehiagok gainditu dute Covid-19a Gipuzkoako egoitzetan
Hondarribiko Caser Residencial Anakan jada ez dago kasu positiborik, beraz, zentro bat gutxiago dago Covid-19a duena Gipuzkoan.
Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako eguneroko balantzean, Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi du, azken orduetan, 23 lagunek gehiagok gainditu dutela Covid-19a, lau zendu direla eta seik eman dutela positibo. Beraz, 5.425 pertsona artatzen diren 65 zentroko saretik, 189 lagun sendatu dira, 153 heriotza eman dira eta 202k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin. Beste alde batetik, 15era jaitsi da kasu positiboren bat duten egoitzen kopurua, 65 zentroko egoitza saretik, Hondarribiko Caser Residencial Betharram egoitzan positibo zuen azken pertsona sendatu ondoren.
Azken orduetan mediku alta jaso duten lagunak bizi dira Eibarko San Andres egoitzan (10), Arrasateko Iturbiden (5), Tolosako Iurreamendin (2), Zarauzko Santa Anan (2) eta Caser Residencial Betharramen (1). Aldiz, azken heriotzak eman dira GSR Aretxabaleta egoitzan, Donostiako La Pazen, Eibarko Egogainen eta Ordiziako San Josen. 32 lagun daude Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta eta 35 ospitalean.
Mendozak adierazi du suhiltzaileek egiten dituzten desinfekzioek aurrera jarraitzen dutela, eta gaineratu du, atzo eta gaur bitarte, berriro garbitu eta desinfektatu direla Donostiako Berra, Ordiziako San Jose, Irungo Caser Residencial Anaka, Beasaingo Arangoiti eta Zumarragako Argixao. Desinfekzio horiek lau egunetik behin egiten dira eta osatuta daude DYAko boluntarioen lanarekin eta logeletan talde espezializatuen bidez egiten diren desinfekzioekin.
1612