Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Abenduak 13, Santa Lutzi Feria 2023

Abenduak 13, Santa Lutzi Feria 2023

Erdi arotik datorren Santa Lutzi Feria gaur egun ere merkatu bizia da.

Santa Lutzi Feria

Zumarraga eta Urretxuko udalak ahalegin handia egiten ari dira lehen sektorea eta bertako komertzioa bultzatzeko, salerosketak indartzeko… Feriak bertako produktu eta erosleez gain kanpokoak ere erakartzen ditu gure herriotara eta hori ona da, gure mugetatik haratago eraman eta zabaltzen gaituelako.

Ganadu Feria ez ezik, azkeneko bi hamarkadatan, arrakasta handia lortu duten sariketa ezberdinak ospatzen dira. Hala nola, zaldiak, oilasko eta kapoiak, fruituak, barazkiak eta sagarrak. Gainera Azoka ezohizkoa eta artisau erakusketa ezberdinak aurkitu daitezke.

Santa Lutzi Feria herri bien artean egin ahal izateak aberastasuna besterik ez dio ematen ehunka urteko tradizioa dakarkigun festari. Feria hau, kulturak biltzeko ahalegin gisa sortu zen, eta horretarako (merkataritzaren) elkartrukeaz baliatu ziren gure aurrekoak.

Azokaren inguruan beste hainbat kultur eta kirol ekintzak antolatzen dira: musikariak, herri kirolak, argazki rallya, pilota partidak…

ZUMARRAGAN

Abere sariketa geroz eta indar gehiago hartzen ari da.  Urtetik urtera gehitzen doaz sariketara aurkezten diren buruak hala nola salmentarako ekartzen dituztenak.

Makinaria edo lanerako tresneriak ere bere gunea dauka gure ferian.

Fruta eta barazkiek ere bere garrantzia dute, gure eskualdeko baserritarrak bere egunerokoan egiten dute lana ikusteko aukera ere bada.

Artisauen lana ere lehenesten da eta bertan beraien produktuak nola egiten dituzten ikusteko parada izango da.

Eta eguna amaitzeko idi probak izango dira Euskadi plazan.

URRETXUN ARDO DASTEKETA ETA EZTI LEHIAKETA PROTAGONISTA

Egun hauetan Urretxu berezi egiten duen ekintzarik bada, ekintza propiorik, hori Ardo Azoka eta Arabako Errioxako urteko ardoaren dastaketa dira. Izan ere, 30 urte beteko dira aurten ardo feriak eta goraipatzekoa da Arabako Errioxako upategiek eta ardoek bakarrik parte hartzen dutela ekitaldian.

Abenduaren 12an, azoka irekieraren ondoren, ardo dastaketaz gozatu ahal izango dugu, 19:00etan, Udaletxeko Portaloian. Manuel Ruiz enologoak zuzentzen duen dastaketan, Errioxako Urteko Ardoa baino ez da onartzen. Aurten gainera, iazko arrakastaren ostean, Mikel Garaizabal enologo ezaguna ere arituko da, Manuel Ruizekin elkarlanean.

Ardoa bakarrik ez, Urretxun Eztia ere protagonista izaten da Santa Lutzi egunean. Abenduaren 13an, eskualdeko ezti lehiaketa egingo da bertako ezti elkartearekin elkarlanean.

Ekitaldiei begira, nabarmentzekoak dira 12:00etan, Gernikako Arbola Plazan burutuko den “Inklusioaren aterkia” ekimena, non zumitzez osatuko eskultura komunitario-kolaboratiboa sortuko den. Jarraian, 12:30ean, Herri Kirol saioa izango dugu Ederrena pilotalekuan eta jarraian Artzain txakur eta ardien erakustaldi komentatua, Zubimusu plazan. Horren ondoren, 17:00etan, profesionalen arteko pilota partidak izango dira Ederrena pilotalekuan, eskuz binakako txapelketaren barruan, eta kalean dabilenarentzat, 17:30etatik aurrera, erromeria Urretxuko-Zumarragako kaleetatik zehar.

  

4309