Adi-Adi, Izan Hadi!
Adi-Adi, Izan Hadi!
Lau sortzaile, laurok maite dutena eginez, lau diziplina ezberdin batuz, oholtza gainean arituko dira
Gizakia bilutsik, erabat aratz eta garbi dator mundura. Txikia delarik, IZANa bizi du bere betean senak halaxe eraginda. Denboraz beldurrak, lotsak, ezina bizitzera murgilduko du. Irtenbide bakarra: bere dohaina eta talentua aurkitzea izango da, berau topatuz, maite duena egiteko bidea aurkituko duelako, eta ondorioz IZATEKO poza.
- Mixel Ducau—musikaria
- Ekaitz Goikoetxea-bertsolaria
- Eneko Galdos-dantzaria
- Andoni Salamero-olerkaria
Emanaldiak:
DONOSTIA. Ekainak 1, osteguna, 19:00, Koldo Mitxelena Kulturunean.
BEASAIN. Ekainak 18, igandea, 19:00, Igartzako jauregian.
ADI-ADI IZAN HADI, zer da?
Bizia bizidunontzat klabe eta arrasto ezkutuez osatutako ezer dugu, gizaki bakoitzak argitu beharrekoa. Biziak ekartzen gaitu aratz, garbi, eta hasiera batean, haurtzaroko lehen urratsetan, ekintza guztiak senak eraginda egiten ditugu, IZANez, alegia,sentitzen duguna konszienteki ez sentituz, nahikoa baitugu oraina bizi eta arnasten.
Denbora pasatu ahala, erreparatzen dugu, EZINean bizi garela, nahikotxo beldur, lotsa eta bestelako janzkera desberdinez apaintzen garela, eta ezin horren ezinegona oso areagotzen da. Ezin hori gureganatzen dugunean, etengabe, balantzaka gabiltza han-hemenka, nora jo ez dakigula, topo egiten ditugun pertsonen aholkuak entzuten saiatuz, aldiro, hauek erabiliz, eta etengabe, jardute horretan, behaztopatuz, eroriz, eta ondoren, jaikiz, ikasten dugun arte.
Ibilbide honetan, gizakiak IZANarekin bat egin nahi du, bat izan, eta introspekzio lan sakonari esker ohartzen da, berak izateko duen bide bakarra bere dohain eta talentuez baliatzea dela, hain zuzen maite duena eginez, izateko bide ematen diolako.
Lau sortzaile, laurok maite duguna eginez, lau diziplina ezberdin batuz, oholtza gainean arituko gara:
- Mixel Ducau—musikaria
- Ekaitz Goikoetxea-bertsolaria
- Eneko Galdos-dantzaria
- Andoni Salamero-olerkaria
Lau sortzaileok ez dugu bakarrik lau diziplinen uztardurez egindako ezer aurkeztuko, ez, ezer gehiago aurkeztu gura dugu: batetik, edozein sortze-lanetara iristeko, geuk, beste gizaki guztiak bezala, gure bidean, sortze-lanetan egiten ditugun hutsak ere jendeari aurkeztuko dizkiogu, izan ere, gizaki garenez, gure izaera ez mitifikatzeko. Bestetik, topiko bat hautsi nahi dugu, alegia, artistak, oholtzan aritzen direnak direla entzuten den topikoa, horrela, ikuslego-entzulegoa ekintzaile eginez, garrantzitsutzat jotzen dugun inor bihurtuz.
Nola bihurtu ekintzaile ikuslego-entzulegoa? Une batez, artista izateko bidea ikuslegoari eskainiz, oholtzako lau sortzaileak ikuslegoarengana gerturatuz eta ikuslegoarekin elkarrekintza edo interakzioa bilatuz, gure emanaldiak dion bezala, “ IZAN HADI” ikuslego horri esanez, aukeraren atea berari irekiz. Ekintza honen bidez, sortzaile izatearen aukera partekatzen dugu, jendearen gertutasuna bilatuz, ikuslegoaren barrua ukituz eta haiek gurekin sormen ekintzan jardunez.
Guztiok gara sortzaile, guztiok dugu dohain edo talentu ezkutu bat, baina geuk gure aldetik aurkitzeaz gain, landu, egiten duguna maitatu, eta ondorioz, IZAN nahi dugu, eta hori aldarrikatu gura dugu bertsoez, musikaz, dantzaz, olerkiez itxuratutako ikuskizun honen bidez.
Emanaldiaren muina: Gizakia bilutsik, erabat aratz eta garbi dator mundura. Txikia delarik, IZANa bizi du bere betean, senak halaxe eraginda. Denboraz, beldurrak, lotsak ezina bizitzera murgilduko du. Irtenbide bakarra: bere dohaina eta talentua aurkitzea izango da, berau topatuz, maite duena egiteko bidea aurkituko duelako, eta ondorioz IZATEKO poza.
1593