Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour AECC Gipuzkoak hondartzetako megafonia erabiliko du azaleko minbizia prebenitzeko

AECC Gipuzkoak hondartzetako megafonia erabiliko du azaleko minbizia prebenitzeko

Bost astez, azaleko minbiziaren kanpainak kostaldeko eta barnealdeko 15 udalerri zeharkatuko ditu

2018/06/18

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak, AECCk, lurraldeko hondartzetako megafonia bidez mezuak igorriko ditu erabiltzaileak eguzki-erradiazioaren arriskuetatik prebenitzeko. Ekimen berritzaile hori gaurtik, hilaren 18tik, astelehenetik, hasi eta bost astez Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuarekin elkarlanean egingo den azaleko minbizia prebenitzeko kanpainaren baitan kokatzen da.

Bi hizkuntzetan igorriko dituzten mezuek (bat goizez, eta bestea arratsaldez) hondartzetako erabiltzaileak eguzkiak dituen arriskuez ohartarazteko balioko dute. Mezu horietan, eguzki-erradiazioaren eraginak arintzeko ekintza batzuek duten garrantzia gogoraraziko dute: babesa bi orduz behin edo bainua hartu ondoren berritzea, begiak babestea eguzkitako betaurrekoak edo kapelu hegal-zabalak erabilita edo hidratatzea, haurrengan eta adinekoengan arreta berezia jarrita. Lainotuta dagoen egunetan, eguzki-erradiazioa beste egun batzuetakoa bezain handia denean arriskuak bere horretan jarraitzen duela azpimarratuko du beste mezu batek. Hori dela eta, beharrezkoa da geure buruak berdin-berdin babestea eta, batez ere, erradiazio ultramorearen maila handieneko orduetan: eguerdiko 12:00ak eta arratsaldeko 16:00ak artean. Horrez gain, megafoniak nabarmenduko du beharrezkoa dela azalaren azterketak egitea aldizka edo orban edo orinen kolorean, forman edo neurrian aldaketaren bat gertatzen denean.

Bost astez, kanpainak Gipuzkoako kostaldeko eta barnealdeko hamasei udalerri zeharkatuko ditu. Boluntarioen laguntzarekin langile kualifikatuak izango dituen unitate mugigarri egokitu batek Gipuzkoako hondartza guztiak eta kostaldekoak ez diren beste zazpi udalerri bisitatuko ditu eguzki-esposizioarekin lotutako arriskuei buruzko informazioa emateko. Arreta berezia jarriko dute haurrengan. Horretarako, nahi duten guztiei, beren azaleko melanina neurtuko diete eguzki-izpiekiko esposiziorako gomendatutako denbora ezagutzeko asmoz. Era berean, eguzkia behar bezala hartzeko neurriak jasotzen dituzten azalpen-materialak eman eta azalaren automiaketa egiteko argibideak eskainiko dituzte. Era berean, bertaratutakoek egin ditzaketen zalantzak argitzeko balioko du ekimenak.

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak, AECCk, bultzatutako kanpainak uztailaren 23ak arte iraungo du eta 10:00etatik 13:00etara arte egingo da.

“Azaleko minbizia da mundu osoan ohikoena eta beste edozein tumore baino bizkorrago ari da ugaritzen. Hala ere, minbizia mota guztien artean, modu errazenean prebeni daitekeena da”, adierazi du Maider Sierrak, AECC Gipuzkoako prebentzio arloko arduradunak. AECC Gipuzkoaren azaleko minbizia prebenitzeko kanpaina honek, gainera, Donostiako Udalarekin adostutako lankidetzari esker, Donostiako hondartzetako 3 kabinetan informazioa banatzeko 3 panel jartzea jasotzen du. José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak, azaldu du informazio eta prebentzio kanpaina bat izango dela, “eguzkitan denbora luzean egoteko ohitura arriskutsuak baztertzera bideratutako hezkuntza-ekintzak sustatu nahi ditugu, betiere herritarren larruazalaren osasuna hobetze aldera”.

 

KANPAINAREN DATAK

Donostia (Kontxa): ekainak 18 de junio

Donostia (Ondarreta): ekainak 19 de junio

Donostia (Zurriola): ekainak 20 de junio

Ordizia: ekainak 25 de junio

Legorreta: ekainak 26 de junio

Mutriku: ekainak 27 de junio

Tolosa: ekainak 28 de junio

Hondarribia: uztailak 2 de julio

Zarautz: uztailak 3 de julio

Deba: uztailak 4 de julio

Zumaia (Itzurun): uztailak 6 de julio

Hondarribia: uztailak 9 de julio

Aia: uztailak 10 de julio

Eibar: uztailak 11 de julio

Villabona: uztailak 12 de julio

Getaria: uztailak 16 de julio

Deba: uztailak 17 de julio

Orio: uztailak 18 y 19 de julio

Irun: uztailak 23 de julio

  

1445