Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen enkantea egingo da uztailaren 19an
Aiako Testaje Zentroan Arraza Anitzeko Ganaduen enkantea egingo da uztailaren 19an
COVID-19a dela-eta, edukiera mugatua izango da eta parte hartu ahal izateko aurrez akreditatzea nahitaezkoa izango da
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Aiako Testaje Zentroko Arraza Anitzeko Ganaduen X. enkantea egingo da uztailaren 19an, igandea. Limusina arrazari dagokionez, ugalketarako 7 idisko gazte (RJ) eta 4 promesa idisko (RP) jarriko dira salgai. Haragitarako idisko ugaltzaileei dagokienez, berriz, limusina arrazako hamar, blonda arrazako bi eta txarolesa arrazako bat. Haragitarako idisko ugaltzaileen irteera prezioa 2.200 euroan finkatu da, ugalketarako promesa idiskoena 2.500 euroan eta ugalketarako idisko gazteena 2.800 euroan.
Salmentarako ganaduaren katalogoa web orrian (www.testajeaia.com) dago ikusgai dagoeneko, herritar guztien eskuragarri. Katalago honetan, zekor-idisko bakoitzaren argazkia eta informazio-fitxa topa daitezke, azken honetan, genealogia, sarrerako errendimendua eta amaierako balorazioa ageri direlarik.
COVID-19 birusa dela-eta, edukiera mugatua izango da eta parte hartu ahal izateko aurretik akreditatu eta 50 euroko fidantza ordaindu beharko da. Aurre akreditazioa hau 682 340 679 telefonora deituta egin beharko da eta gehienez bi lagun onartzen dira akreditazio bakoitzeko: enkanterako interesa duen pertsona eta laguntzailea. Enkante-egunean bertan animaliak bisitatzeko bi txanda ezarriko dira: 10:30ean lehena eta 11:15ean bigarrena, eta akreditazioan adierazi beharko da zeinetara joango den. Horrez gain, urruntasun eta garbitasun arauak errespetatzeko neurri bereziak hartu dituzte antolatzaileek eta maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da uneoro.
Estatu mailan erreferentea den zentroa
Aiako Testaje Zentroa estatu mailan erreferentzia-zentroa da; albaitariek, genetikariek, informatikariek eta kontrolatzaileek osatzen dute profesionalen lan taldea. Zekorrak 6 eta 9 hilabete arteko adinarekin sartzen dira zentroan eta 4 hilabete bertan modu kontrolatuan hazi ondoren, enkante bitartez saltzen dira. Enkante horietan, Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzainez gain, estatuko komunitate ezberdinetako ganaduzaleek hartzen dute parte, Nafarroa, Errioxa, Soria, Madrid, Kantabria, Leon, Galizia, Huesca, Salamanca eta Aragoikoak esaterako.
1995ean jarri zen martxan eta urte hauetan zehar, 126 idisko lote pasatu dira testaje zentrotik, 92 lote Limousin arrazakoak eta 39 lote Blonde d’Aquitaine arrazakoak. Guztira, arrazak hobetzeko programan dauden 60 ganadutegi ezberdinetako 1.745 idisko pasatu dira zentrotik. Horietatik, 1.000 idisko baino gehiago hobekuntza genetikoa aurrera eramateko hautatuak izan dira. Horrez gain ere, estatu mailako Salamancako txapelketan eta nazioarteko Burdeoseko eta Versailleseko txapelketetan ere emaitza onak lortu izan dituzte.
Xabier Arruti Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendariak zentroak Gipuzkoako abeltzaintzaren lehiakortasunari eta etengabeko hobekuntzari egiten dion ekarpena azpimarratu du.
On line ekimen arrakastatasua
COVID-19a dela-eta azken enkantea on line egin zen. Apirilaren 17tik 19ra bitarte zentroko web orriaren bitartez abeltzainek eskaintzak egiteko aukera izan zuten eta 109 ganaduzalek hartu zuten parte; salgai jarri ziren 36 abelburuetatik 30 saldu ziren. Euskal Autonomi Erkidegoko abeltzainez gain, Nafarroa, Zamora, Salamanca, Avila, Soria eta Huelvako erostunak ere izan ziren.
Arrutik enkante hauek online egitearen garrantzia azpimarratu du: “On line enkanteak oso ondo funtzionatu zuen, eta berriro ere egoera berean suertatuz gero egingo genuke, baina oraingo honetan, normaltasunera bueltatu eta modu presentzialean egin nahi izan dugu. Izan ere, ez dugu ahaztu behar erosi aurretik ganaduak aurrez aurre bertan ikusteak duen garrantzia. Horrez gain, ganaduzaleentzat elkartzeko eguna ere izan ohi da hau.”
2372