Aiako testatze zentrua berrituko da, urtean 400 hazitarako abere hobetzaile lortzeko
Aiako testatze zentrua berrituko da, urtean 400 hazitarako abere hobetzaile lortzeko
Foru aldundiak 619.808,31 euro inbertituko ditu Aiako Ibarrola finkan berrikuntzak egin eta testatze zentro berria eraikitzeko
Aiako Ibarrola finka berritu eta bertan haragitarako behiak hobetzeko testatze zentroa garatzeko 619.808,31 euroko inbertsioa egitea onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Urtean, gurean nagusien diren lau behi arrazetako 400 hazitarako abere testatu eta hobetzaile lortuko dituzte bertan, baserritarren eskura jartzeko. Orain arte, eta 1995. urtean abian jarri zenetik, 1406 idisko pasa dira Aiako zentru honetatik; horietatik 1000 buru inguru estatuan saldu dira, hainbat subastetan eta animalia horietako animalia batzuengatik 10.000 eurotik gora ordaindu zaie baserritarrei. Nazioartera ere heldu dira Aiako zentru honetatik ateratako abelburuak; Versallesen, Frantzian, Europa mailako lehiaketa morfologiko batean, sari handia jaso zuen Aiako zentrutik pasatako idisko batek eta blonda arrazako beste idisko bat inseminaziorako erabili zuten Dominikar Errepublikan.
Lehen sektorean aktibitate ekonomikoa sustatzea da Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurralde Orekarako departamentuaren helburuetako bat; gure baserritarren produktuak hobetzearen alde egingo du lan eta zentzu horretan, ganaduzaleei bideratutako inbertsio honek garrantzia berezia dauka. Lehen sektorearentzat, eta partikularki ganaduzaleentzat, aukera eta erronka da testatze zentroetan sartutako animalia kopurua gehitzea, horregatik oso garrantzitsutzat jo dute behi haragitarako arraza ezberdinetako hazitarakoak testatzera bideratutako arraza anitzeko zentro bat edukitzea eta hori garatzea.
1748