Aldundiak afari jasangarri eta solidario bat antolatu du Gipuzkoako Elikagaien Bankurako funtsak biltzeko
Aldundiak afari jasangarri eta solidario bat antolatu du Gipuzkoako Elikagaien Bankurako funtsak biltzeko
Aldundiak afari jasangarri eta solidario bat antolatu du Gipuzkoako Elikagaien Bankurako funtsak biltzeko
COVID-19aren ondorioz, Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren laguntza behar duten pertsonen kopurua % 25 handitu da.
Ingurumeneko Departamentuak Mahaia sukaldarien kolektiboarekin eta Basque Culinary Centerrarekin lankidetzan antolatutako Afari Jasangarri eta Solidarioak Gipuzkoako sektore ekonomiko, instituzional eta sozialeko agente garrantzitsuenak bilduko ditu, eta helburua da kontzientziatzea elikagaiak xahutzeak dakartzan ingurumen- eta ekonomia-baliabideen xahutzea.
COVID-19aren pandemiak eragindako osasun eta ekonomia krisiaren ondorioz, Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren laguntza behar duten pertsonen kopurua % 25 handitu da.
José Ignacio Asensio: «Elikagaiak alferrik galtzea arazo globaltzat hartu behar da, etikoki onartezina, sozialki bidegabea, eta ekonomia eta ingurumenaren aldetik eutsiezina».
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak afari jasangarri eta solidario bat antolatu du, «Mahaia» sukaldarien kolektiboarekin eta Basque Culinary Center-ekin lankidetzan, elikagaien xahutzeari buruzko kontzientziazioa sustatzeko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankurako funtsak biltzeko asmoz, betiere kontuan hartuta COVID-19aren ondoriozko egungo osasun eta ekonomia krisi egoerak beharrak handituko dituela.
"Afari jasangarria eta solidarioa" izenburupean, ekitaldi hau datorren azaroaren 24an egingo da Basque Culinary Centerren, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan eta Elikagaien Bankuaren bilketa handiarekin batera. Aforo txikia izango duen ekitaldi horrek lurraldeko sektore ekonomiko, instituzional eta sozialetako eragile adierazgarrienak bilduko ditu, eta bideratutako dago Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin dugun lankidetza ekonomikoa sustatzera, aurreikuspenen arabera handitu egingo baitira familia erabiltzaileen premiak. «Mahaia» kolektiboko sukaldariek prestatuko dute afaria, jasangarritasunaren, ekoizpen ekologikoaren, 0 kilometroaren eta elikagaien xahutzea murriztearen irizpideen arabera.
Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi duenez, “egungo egoeran, COVID-19 pandemiaren ondorioz, krisi soziala izan da, eta horrek Elikagaien Bankuaren zerbitzuak behar dituzten pertsonen kopurua gehitzea ekarri du”. Belen Mendez de Vigo Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidenteak gaineratu duenez, “COVID-19 pandemiaren ondoren, pertsona gehiagok behar izan dute laguntza. Gaur egun, 21.800 lagun artatzen ditugu, eta, pandemia baino lehen, 17.600 pertsona”.
Bestalde, Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, “funtsezkoa da herritarrak kontzientziatzea gastronomiaren bidez nola indartu daitezkeen jasangarritasunarekin eta gizarte-lankidetzarekin lotutako balioak, gaur egun inoiz baino kritikoagoak baitira balio horiek”.
Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak inauguratuko du ekitaldia. Afariaren helburua da balioa ematea elikagaien xahutzeari buruzko sentsibilizazio sozial, ekonomiko eta ingurumenekoari. Foru arduradunak gogorarazi duenez, janaria alferrik galtzean, «kontsumitu gabeko janaria galtzeaz gain, elikagaiak ekoizteko erabili diren baliabide guztiak ere alferrik galtzen dira», besteak beste, janari hori ekoizteko, eraldatzeko eta garraiatzeko erabilitako lurra, mantenugaiak, ura eta energia; halaber, kontuan hartu behar dira eragindako berotegi efektuko gasen isurpenak. Asensiok adierazi duenez, «elikagaiak alferrik galtzea arazo globaltzat hartu behar da, etikoki onartezina, sozialki bidegabea, eta ekonomia eta ingurumenaren aldetik eutsiezina».
Oraingo kalkuluen arabera, alferrik galtzen da giza kontsumorako ekoizten diren elikagaien heren bat inguru, eta horrek kostu handiak sortzen ditu ekonomia eta ingurumen alorretan. Gipuzkoan, kalkulatzen da urtean 123.000 tona elikagai inguru xahutzen direla gure lurraldeko nekazaritzako elikagai katean (% 23 alferrik galdutakoak eta % 77 galerak).
Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiak lantzen dituen garapen jasangarriko helburuei erantzuten die, eta lurraldeko beste toki batzuetan eta egokitutako beste formatu batzuekin egingo diren ekintzetako bat da, betiere elikagaiak xahutzeak dakarren arazoarekiko sentsibilizazioa indartzeko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekiko lankidetza sustatzeko helburuarekin.
2101