Aldundiak Balio-Ligaren Jardunaldia antolatu du, Gipuzkoako kirol eta enpresa eragileei zuzendua
Aldundiak Balio-Ligaren Jardunaldia antolatu du, Gipuzkoako kirol eta enpresa eragileei zuzendua
Balioen liga sortu da enpresa mundura eramateko kirol mundukoak diren terminoak, kontzeptuak eta egiteko modu propioak.
Jardunaldia Donostiako Igeldo Mendian egin da Adegi eta Aspegiren laguntzarekin, eta bere helburua izan da enpresa eta kirola uztartzea bi mundu horiek erakusten dituzten balioen bitartez.
Balioen liga sortu da enpresa mundura eramateko, eta bereziki giza baliabideen alorrera, kirol mundukoak diren terminoak, kontzeptuak eta egiteko modu propioak.
Goizane Alvarezek, Kiroleko zuzendariak, azaldu duenez, lehenengo jardunaldi honetan “adorea” balioan sakondu da indarrarekin alderatuz, eta horretarako hitzaldiak eta dinamika parte hartzaileak egin dira gonbidatu guztiak konektatzeko. “Azken helburua da Gipuzkoako enpresa munduko eragileak trebatzea kirolaren bidez eskuratzen diren gaitasunetan, eta gaitasun horiek mundu batetik bestera pasatzea”.
Topaketan zehar kirol munduan errotutako balioak landu dira, eta aztertu da nola eraman daitezkeen enpresa mundura. Hausnarketa hori egiteko, bertaratutakoek kirol, enpresa eta coaching munduko profesional adituen laguntza izan dute.
Jardunaldia Iker Fernández coachak ekoitzi du, eta bertan parte hartu dute Xesco Esparrek (FC Barcelona Eskubaloi taldeko entrenatzaile ohia, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta goi errendimenduko hizlari aditua), Lidia Yarzak (Judoka, 8 aldiz estatuko txapelduna, estatuko rankingeko lehena eta munduko rankingeko zortzigarrena. Une honetan lanean ari da Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortzeko), Pablo Mendizabalek (AMPOko zuzendari kudeatzailea), Luis Oiarzabalek (Coach profesionala, adimen emozionalean, PNLen eta neurocoaching-en trebatua) eta Aizpea Barrosek (GUREAK CHALLENGEko koordinatzailea).
“Ekitaldi iradokitzailea, inspiratzailea eta praktikoa” Kiroleko zuzendariak nabarmendu duenez. Topaketa egin den lekua ere, Igeldo Mendia Atrakzio Parkea, gonbidapen bat da jardunaldia berezia izan dadin.
Balioen Liga enpresa sektoreari zuzendutako hitzaldi sail baten barruan kokatzen da. Dagoeneko egin dira lehenengo bi saioak, zeinetan Gipuzkoako goi mailako kirolariek gure lurraldeko enpresekin partekatu dituzten beren ezagutzak.
1488