Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Aldundiak bat egin du Soraluzeko eraso sexistaren aurkako elkarretaratzearekin

Aldundiak bat egin du Soraluzeko eraso sexistaren aurkako elkarretaratzearekin

Erakunde adierazpena

2019/01/03

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen gogorrena azaldu nahi du asteartean Soraluzen gertatutako eraso sexistaren aurka, eta bere laguntza eta begikotasun osoa adierazi nahi dio erasoa jasan duen emakumeari.
Gipuzkoako Foru Aldundiak emakumeen giza eskubideen urraketa gehiago ez onartzeko erakunde borondatea berresten du. Aldi berean, herritarrei kanala eskaintzen die, honelako ekintzen aurkako gaitzespena adierazi dezaten, erasoak jasan dituzten emakumeen askatasunaren aurka baitoaz eta, honenbestez, emakume guztien eskubideen kontra. 
Emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaile eta biktima banakakoak ditu beti, noski, baina arazo sakon bat dauka jatorrian: emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituen ideologia. Beraz, indarkeria hori ez da ekintza bakartuen edota azalpenik gabeko gertakarien emaitza. Aitzitik, generoen gaineko aurreiritziak, gizartean aski errotuta dauden horiek dira, hain zuzen, halako ondorio larri eta tamalgarrien sortzaile. Emakumeak desberdintasun eta menpekotasun materialeko egoera batera, bizitza prekario batera behartzen ditu gizartearen antolamenduak. Ez ditu herritar osotzat hartzen, gizonezkoen maila berean, eta ez die aukerarik ematen oinarrizko eskubideen jabe izateko. 
Honenbestez, Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Soraluzeko Udalak eta Korner Morea-Soraluzeko transfeministakek dei egin duten gaitzespen agerraldian parte hartzera gaur, urtarrilak 3, 20:00etan Plaza Berrian. Honen bidez, herritarrei eskatzen diegu har dezatela parte deitutako gaitzespen elkarretaratzean.

  

1820