Aldundiak dei egiten die herritarrei, San Joan gauaren ospakizunetan ardura eta kontu osoz joka dezaten
Aldundiak dei egiten die herritarrei, San Joan gauaren ospakizunetan ardura eta kontu osoz joka dezaten
Aldundiak dei egiten die herritarrei, San Joan gauaren ospakizunetan ardura eta kontu osoz joka dezaten
Imanol Lasa diputatuak azpimarratu duenez, prebentzioa eta sen ona dira festaz ezbeharrik gabe gozatzeko modurik onena
Gipuzkoako Foru Aldundiak dei egiten die herritar guztiei eta, bereziki, antolaketa lanetan dabiltzan elkarte eta pertsonei, San Joan gauaren ospakizunetan ardura eta kontu osoz joka dezaten, eta honako gomendioak zein bertatik bertara babes zibileko kideek ematen dituzten aholkuak errespeta ditzatzen:
- Surik ez piztu elementu hauetatik gertu: ibilgailuak, eraikinak, beirateak, gas hodiak, línea elektrikoak, edukiontziak, edota landaredia.
- Suaren ingurua garbi mantendu, zabaldu ez dadin.
- Suan ez pilatu 4 metrotik gorako materialik.
- Surik ez egin haize handia badabil.
- Surik ez piztu likido sukoirik erabili. Papera edo lasto zaharra erabili. Ekidin ehunak, plastiko birutak edo konfetiak, haizeak mugitu baititzake.
- Ez bota sura piroteknia objekturik, eta gertu ere ez eduki. Ezta spray, ontzi, lata, neumatiko, zabor edo plastikorik ere –ke toxikoa sortzeko arriskua-.
- Pertsona heldu bat egon dadila beti sua gainbegiratzen.
- Prebentzio neurri gisa, prest eduki gertu su-itzalgailu bate do ur mangera bat.
- Jaia bukatzean, egiaztatu ez dela txingarrik edo hausberorik, ura, harea zein lurra erabiliz horretarako. Norbere ardura da sua itzaltzea.
- Ezbehar edo larrialdirik izanez gero, 112 telefonora deitu –SOS Deiak-.
- Imanol Lasa Gobernantza eta Komunikazioko diputatuak azpimarratutakoaren arabera –departamentu honen barruan dago foru suhiltzaileen zerbitzua-, prebentzioa eta sen ona dira modurik onena “denok SanJoan gau bereziaz gozatu ahal izateko, inolako istripurik gabe”.
Su artifizialak aurreikusita dauden herrietan, erreten berezia egongo da, eta Gipuzkoako suhiltzaileen 8 parkeak “adi eta prest” egongo dira edozein egoeraren aurrean. Diputatuak adierazi duenez, oro har, jendeak arduraz jokatu ohi du gau honetan eta, hain zuzen, suhiltzaileen esku-hartze kopurua ez da aparte igotzen –iaz irteera bakarra eduki zuten, Irunen piztutako su bat zela-eta-.
Edonola ere, berretsi du “oso garrantzitsua” dela goian aipatutako gomendioei jaramon egitea, iaz Pasaian eta Zarautzen gertatutako ezbeharren –bost zauritu eta zauritu bat, hurrenez hurren-, eta 2013an Saguesen (Donostia) izandako sustoaren –zauriturik gabe- tankerakoak ez errepikatzeko.
2000