Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Aldundiak eta Ormaiztegiko Udalak oinezkoentzako igarobide alternatiboa inauguratu dute

Aldundiak eta Ormaiztegiko Udalak oinezkoentzako igarobide alternatiboa inauguratu dute

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak oinezkoentzako igarobide bat eraiki du udalerri horretako oinezkoen segurtasuna bermatzeko

2018/01/31

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak oinezkoentzako igarobide bat eraiki du udalerri horretako oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Izan ere, Lurpeko zabortegiaren egokitzapena dela eta, trafiko astunaren handitzea gertatu da.

Jose Ignacio Asensio: "Kamioien joan-etorriak areagotu izanaren ondorioz, prebentzio neurri hau hartu dugu, bereziki haurren eta oro har bizilagunen segurtasuna bermatzeko helburuz".

Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok eta Ormaiztegiko alkate Jon Enrique Galarzak inauguratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak oinezkoen segurtasuna bermatzeko Ormaiztegin eraiki duen oinezkoentzako igarobidea.

2017ko ekainean, Lurpeko zabortegia (Mutiloako udalerrian kokatua) hiri hondakinak jasotzen hasi zen pixkanaka eta mailaka, gisa horretako hondakinak jasotzeko egokitu eta handitu ondoren.  Planta horretara iristeko, kamioiek GI-3540 errepidea igaro behar izaten zuten. Zeharbide horrek zabalera txikia du zenbait puntutan, eta igarobide alternatibo bat du ibilgailuentzat, semaforoz erregulatua eta bi aldeetan espaloi estuak dituena. Trafiko astuna eta igarobidearen ezaugarriak areagotzeak oinezkoen segurtasunari eragingo ziola aurreikusi zen, eta, horregatik, Aldundiak eta Ormaiztegiko Udalak hitzarmen bat sinatu zuten oinezkoentzako igarobide alternatibo bat egiteko, zehazki, GI-3540 errepidearekiko paraleloa den espaloi bat eraikiz, eta ikasleak eta kirol eremuaren erabiltzaileak babesteko helburuz.

"Kamioien joan-etorriak areagotu izanaren ondorioz, prebentzio neurri hau hartu da, bereziki haurren eta oro har bizilagunen segurtasuna bermatzeko helburuz", azaldu du Asensiok. Orobat gogorarazi du neurri hori behin-behinekoa dela, "bi urte barru, balorizazio energetikoko planta errealitate bihurtzen denean, hondakinak ez baitira ez zabortegi honetara ez besteren batera ere garraiatu beharko".

Igarobide hori Antonene eremuko etorkizuneko urbanizaziotik igarotzen da, eta eremu horretako etorkizuneko bide nagusiaren espaloietako baten plana eta sestra errespetatzen ditu. Oinezkoen ibilbideak 3 metroko espaloi bat du Antonene eremuko bide nagusiaren hegoaldeko espaloia izango denaren gainean, eta GI-2630 errepidearen bazterrean dauden espaloiak lotzen ditu ADIFen zubibidearen azpiko aparkalekuarekin. Erdigunean, bide berri horrek lotura egiten du kultura etxearen ondoko espaloiarekin. Gune horretan, gainera, egoteko eta jolaserako leku bat egokitu da.

Obraren azken zenbatekoa 113.974 eurokoa izan da, eta Aldundiak hartu du bere gain. Oinezkoentzako igarobide horretako argiteria udalerriko argiteriari lotu zaio, zeharkaldi osoan 4 metroko garaiera duten 8 luminaria berri jarrita. Obrak egiteko, airean zihoan argindar linea baten zati bat lurperatu behar izan da, GI-2630 errepidearekiko paralelo doan zatian. Espaloiaren sekzio estrukturala kapa hauek osatzen dute:

- D-8 motako errodadura; 0,06 metroko kapa.
- Zagor artifizialeko oinarri granularra; 0,20 metroko kapa.
- 0,50 metroko zoruaren oinarri azpikoa, harrobikoa.
- Geoehuna.


OINEZKOEN IGAROBIDEAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

 

Kontratista:                                             Campezo Obras y Servicios SA.
Esleipena:                                               2017ko abuztuaren 9a.
Obren hasiera data:                                2017ko abuztuaren 28a.
Obren amaiera data:                               2017ko urriaren 31.
Harrera akta:                                           2017ko azaroaren 30a.
Azken zenbatekoa (BEZa barne):           113.974,17 €
Kontrata bidezko exekuzioa:                   94.193,55 €
BEZa:                                                      % 21 (19.780,64 €)


EZAUGARRI GEOMETRIKOAK


Luzera, guztira:                                   315 metro
Zabalera:                                               3 metro


LUR MUGIMENDUAK:


Indusketaren bolumena:                                             660 m³ Hautatutako materialaren betegarriaren bolumena:   995 m³                                                  
Geoehuna:                                                                1620 m²
Zagor artifizialaren bolumena:                                    268 m³
Azalera aglomeratua:                                               1200 m²
Lur begetalezko betegarriaren bolumena:                 270 m³


ARGITERIA ETA SEINALEAK


Argiteria kanalizatzea:                                               288 m
 Aluminiozko eroaleak:                                              288 m
 4 metroko garaierako luminariak:                                8
 Errepide markak (oinezkoen igarobidea):                 48 m²

  

1709