Aldundiak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak energiari buruzko jardunaldia burutu dute
Aldundiak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak energiari buruzko jardunaldia burutu dute
Aldundiak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak aurrera egin dute energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien inguruko sentsibilizazioan eta dibulgazioan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak jardunaldi tekniko bat egin dute energiaren aurrezpenerako, energia-eraginkortasunerako eta energia berriztagarrietarako neurrien berri herritarrei emateko, eta, hartara, energia-kontsumoa murrizteko eta energia-irtenbide jasangarri berriak bilatzeko.
José Ignacio Asensio: “Horrelako ekintzek lagundu egiten digute Gipuzkoan energiaren eraginkortasunaren sentsibilizazioan eta zabalkundean eta energia berriztagarrien erabileran aurrera egiten”.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak parte hartu du Usurbilgo Lanbide Eskolan egindako “Tokiko Energia Komunitateak” Jardunaldi Teknikoan, Isidro Zaldua ikastetxeko zuzendariarekin, IDAEko Sara de la Sernarekin, KREANeko Hodei Arzarkekin eta EDINOReko Iñigo Cobelorekin eta GOIENEReko Santiago Ochoa de Oriberekin batera.
Jardunaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak sinatutako hitzarmeneko ekintzetako bat da. Hitzarmenaren helburua da ezagutza herritarrei helaraztea energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurrietan eta energia berriztagarrietan, energia-kontsumoa murriztuz eta energia-irtenbide jasangarriak bilatuz. Bertan, energia-komunitateei buruzko kasu praktikoak ezagutarazi dira.
Topaketan 50 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte, besteak beste, udaletako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek, lurraldeko enpresek eta, oro har, herritarrek. Datozen hilabeteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak jardunaldi tekniko eta ikastaro gehiago antolatuko dituzte energia-eraginkortasunarekin, energia berriztagarrien erabilerarekin eta sentsibilizazioarekin eta autokontsumoarekin lotutako gaiak jorratzeko.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi duenez, “beharrezkoa da energiaren ikuspegi soziala, lehentasunak klima eta pobrezia eta ahultasun energetikoa murrizteko”. Asensiok gaineratu duenez, “ezinbestekoa da energia-eraginkortasunerantz eta energia-iturri berriztagarriak eta tokiko sorkuntza-sareak gehiago garatzera eta zabaltzera joatea”.
1686