Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Aldundiak gutxieneko zerbitzuak betetzea eskatzen du, mantenimenduko grebak irauten duen bitartean segurtasun arazoak saihesteko

Aldundiak gutxieneko zerbitzuak betetzea eskatzen du, mantenimenduko grebak irauten duen bitartean segurtasun arazoak saihesteko

Aintzane Oiarbide diputatuak berretsi du ez dituela aldi baterako enpresa batasunen kontratuak etengo, langile guztian kalean utzita. Indarrean dauden kontratuei baliabide ekonomiko gehiago emateko eskaerei dagokienez, Aldundia zorrotza da: "ez dugu prebarikatuko".

2016/05/04

Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatua Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean agertu da, errepideen zaintzaren ardura duten sei aldi baterako enpresa batasunetatik hiru, martxoaren hasieratik,  egiten ari diren grebaren berri emateko.

Bide Azpiegituretako Departamentuko arduradunaren arabera, “une honetan gure kezka handiena gutxieneko zerbitzuak betetzea da, bide segurtasuna bermatzeko xedez".

Oiarbide diputatuak, bestalde, berretsi du Aldundiak ez dituela greban dauden hiru enpresen kontratuak etengo, ez duelako, inola ere, langileak kalean utzi nahi; izan ere, hori izango litzateke sindikatuaren eskaeraren ondorio zuzena. 

ELA sindikatuaren azken eskaera ofizialaren aurrean, hau da, kontratuak berehala etetea lizitazio agiriek edo hitzarmenak ezarritakoa ez delako bete, Bide Azpiegituretako diputatuak, Batzar Nagusien aurreko agerraldian, adierazi du Foru Aldundiak ez duela eskumenik hitzarmenarekin lotutako gaiak baloratzeko, eta agintaritza eskudunaren ez-betetze horiek frogatzen badira, Gipuzkoako Foru Aldundiak egokitzat jotzen duen erabakia hartuko duela Errepideen zaintzako aldi baterako enpresa batasunek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitateari eta agiriak betetzeari dagokienez, Aldundiko teknikariak aztertzen ari dira aurkeztutako intzidentziak, baina orain arte ez da aurkeztu ez-betetzerik izan dela adierazten duen txostenik. Bide Azpiegituretako diputatuak jakinarazi du kontratuak 2014an esleitu zirenetik greba hasi den arte ez dela salaketarik izan eta, halaber, hau adierazi du: ELA sindikatuak eten nahi dituen kontratu horiek joan den legealdian esleitu ziren, 2014. urtean, eta, guk dakigunez, sindikatuak berak ekarpenak egin zituen agirian, eta ez zuen inolako akatsik salatu, orain egiten ari den bezala.  Ia bi urtetan ez da irregulartasun salaketarik izan, ezta ere hitzarmenari eta agiriei lotutakorik
ELA sindikatuak eten nahi dituen kontratu horiek joan den legealdian esleitu ziren, 2014. urtean, eta, guk dakigunez, sindikatuak berak ekarpenak egin zituen agirian, eta ez zuen inolako akatsik salatu

Oiarbide diputatuak aipatutako enpresen eta Aldundiaren beraren instalazioek izandako sabotajeen berri eman du; izan ere, auto eta makina batzuen gurpilak zulatu dira, koadro elektrikoak manipulatu dira…. Eta are larriagoa dena, lanean jarraitzeko eskubidea erabili duten langileen kontrako larderia erabili da. Ezin dira alde batera utzi errepideetan egin diren esaldi iraingarriz betetako pintadak. “Ez da zalantzan jartzen langileek greba egiteko eskubidea dutela, baina erantzukizunez jardutea eskatuko nuke” azpimarratu du diputatuak.

Azkenik, Aintzane Oiarbidek hau esan du: "gure ustez, gatazka hau enpresa eta langileen artean negoziatu eta konpondu behar da, eta Aldundiak ez du, inola ere, irregulartasunik egingo, adibidez diru gehiago eman indarrean dagoen kontratuari, hori prebarikazioa izango litzatekeelako".   
  

1851