Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Aldundiak zenbait neurri hartu ditu harrera zentroetan dauden adingabeen kopuru-igoera bideratzeko

Aldundiak zenbait neurri hartu ditu harrera zentroetan dauden adingabeen kopuru-igoera bideratzeko

Markel Olano diputatu nagusiak Uba harrera zentroa bisitatu du, non lagunduko gabeko adingabe atzerritarren okupazioa erdira jaitsi den

 

Aldundiak zenbait neurri hartu ditu haur eta nerabeen babesari dagokionez, harrera zentroetan dauden lagundu gabeko adingabe atzerritarren eta tutelatutako adingabeen kopuru-igoera bideratzeko. Hala, eta hartutako neurriei esker, lagunduko gabeko adingabe atzerritarren kopurua Donostiako Uba larrialdi harrera zentroan erdira jaitsi da; izan ere joan den otsailean 46 gazte hartzera iritsi ziren; gaur egun, aldiz, 23 daude. Neurri horietako bat izango da harrera zentroetan beste 11 plaza sortzea; eta bestea legealdian zehar 2 milioi euro bideratzea, adingabeentzako harrera zentroak egokitu, birmoldatu eta zabaltzeko, egungo plaza kopurua handitzeko asmoz.

Testuinguru horretan, gaur goizean Markelo Olano diputatu nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako Diputatuak Uba harrera zentroa bisitatu dute. Gehienbat lagundu gabeko adingabe atzerritarrak hartzen dituen zentro honetan –larrialdi harrera zentroa ere bada-, aurten 105 adingabe artatu dituzte, hau da, 31 batez beste, plazak 22 direnean, nahiz eta aukera ere baden okupazioa handitzeko, beti ere 131/2008 Dekretua betez. “Egonaldi datuei erreparatuta –adierazi du diputatuak- Uba beti egoten da beteta, baina desberdintasuna da errotazioa haldia dela, hau da, badira adingabeak bertan egun bakarra ematen dutenak”. 

Halaber, Peñak esan du Uba larrialdi harrera zentroa izanik, lagundu gabeko adingabe atzerritarrei “berehala” egiten zaiela harrera, hauen arretaren “behar bereziak era egokian atenditzeko eta hizkuntzaren mugak gainditzeko”. Hala ere, Peñak azaldu du Uban dauden adingabeen asteko plana “oso egituratua eta trinkoa” dela, jarduerez betea, hala nola, gaztelania klaseak, matematikak, gela tematikoak, zentroaren mantentze-lanak, bideo-foruma, aisialdia, etab. Horrez gain, Peñak azpimarratu du hasierako arreta eta gero bi gauza gertatu ohi direla: “Batetik, dokumentaziorik gabe etortzen dira eta beraien datuak egiaztatu behar dira; eta bestetik, ez dute zentroan geratu nahi izaten, beraien helburua Ipar Europako herrialdeak direlako. Beraz, kasu askotan egonaldi laburrak izaten dira”. Lagundu gabeko adingabe atzreritarrak Gipuzkoara gehiago etortzearen arrazoi nagusia da Frantziak “oso kontrol zorrotzak jarri dituela mugan. Eta horren ondorioz, denbora gehiago ematen dute gure lurraldean, baina esan bezala, beraien helburua Frantziara eta  Ipar Europara joatea da”, erantsi du diputatuak.

Bestalde, Peñak azpimarratu du Gizarte Politikako Departamentuak babesik gabeko haurren kasuak “gero eta kasu gehiago” atzematen dituela familia gipuzkoarren artean. Eta horren eraginez, “gero eta gehiago ari gara esku hartzen gizarte babesgabezia egoera larrian dauden haur eta nerabeak babesteko. Beraz, hitzematen dugu jarraituko dugula behar diren neurriak hartzen eta familia harrera ereduaren aldeko apustua egiten”, azpimarratu du diputatuak.

Azkenik, foru erakundeak ere martxan jarriko du GazteON SareLAN: Heldu-bizitzarako trantsizioa, zailtasun personal, familiar eta soziala duten gazteak gizarte eta lan munduan sartu daitezen. Proiektu pilotu bat da 16 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzendua, Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, hau da, tresna “partekatu” bat, politika egiteko modu “berri bat”, gobernantza eredu ireki eta parte hartzailea, “gipuzkoarrek gure hemendik hogei urtera bitarteko etorkizuna eraiki dezagun”, beti ere “kezkatzen gaituzten arduren inguruan (lana, familia, arreta, ekonomia….)”, nabarmendu du Markel Olanok. GazteON SareLAN proiektu berritzailea da, Frantzia eta Kataluniako esperientzietan inspirazio iturri duena, baina “Gipuzkoako errealitatera egokituta”, eta posible egingo duena Aldundiak tutelatutako adingabeak atenditzea modu “ez paternalista batean”, baizik eta emantzipazioa sustatuz, gazte horiek gizarteratu, prestakuntza jaso eta ondoren lana lortu dezaten, gaineratu du Maite Peñak.

 

Bestalde, Gizarte Politikako Departamentuak babesik gabeko haurren kasuak gero eta kasu gehiago atzematen ditu familia gipuzkoarren artean
  

2136