Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak bat egin du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin
Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak bat egin du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea azaroaren 19tik 27ra bitartean ospatuko da eta bere helburua produkzio eta kontsumo ohituren eguneroko portaera aldatzea da
Jose Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, departamentuko estrategia zein den azaldu du. Zehazki, ildo nagusia zabortegian oinarritutako hondakinen piramidetik prebentzioan oinarritutako piramidera igarotzea dela esan du. Hondakinen hierarkiaren maila guztiei aurre egin ahal izateko azpiegituren beharrarekin batera, ondasun eta zerbitzuen produkzio eta kontsumo ohituren eguneroko portaera behin betiko aldatzeko ahalegin handiak egin behar direla adierazi du.
“Helburu kolektiboa da eta lortzeko nahitaezkoa da herritar, enpresa eta instituzio bakoitzaren konpromisoa eta ahalegina“, baieztatu du Asensiok.
Berehala hasiko gara balorizazio energetikoko azpiegituraren eraikuntzarekin. Bitartean, gipuzkoarrek jada barneraturik dugun giza kontzientzia handitzen jarraitu behar dugu; hondakinen prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenean oinarritutako gizartea eraikitzeko. Hau guztia dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Gipuzkoako hainbat entitate esanguratsurekin batera, ekimen ugariko programa prestatu du.
EKIMENA |
DATA |
TOKIA |
ANTOLATZAILEA |
“Trasteak berrerabiliz, oroitzapen berriak eraiki” Erakusketa-tailerra |
Azaroak 19tik 25ra |
Gipuzkoa Plaza Inaugurazioa, azaroak 19 11:30tan |
GFA eta Emaus Otsailaren 19ra bitartean Irun, Eibar, Zumarraga, Azpeitia, Zarautz, Tolosa eta Arrasatera eramango da bata bestearen ondoren |
Elikagaien zarrastelkeria Elikagai Bankuekin elkarlanean aritu diren enpresei diploma emate-ekitaldia. |
Azaroak 21
|
Aldundiko Tronuaren Aretoa 11:30tan
|
GFA eta Elikagaien Bankua
|
Arrakasta kasuak |
Azaroak 21tik 25ra |
Boulevardeko karpan Inaugurazioa |
GFA, Ekolber, Ekorec, Ekogras, Gomovial eta GHK
|
Sukaldaritza iraunkorra |
Azaroak 24 |
Basque Culinary Center |
GFA eta Basque Culinary Center |
Kartel eta bideo eskola lehiaketaren sari banaketa |
Azaroak 25 |
Eskola irabazlea |
GFA
|
Moda iraunkorreko desfilea |
Azaroak 26 |
Miramar jauregia 18:00tan |
GFA eta Ecoembes; kolaboratzaileak: Ecoalf eta Donostiako Udalako Moda Clusterra |
Bigarren eskuko azoka txikia |
Azaroak 27 |
Foru Aldundiko arkupea |
GFA eta Truke |
Eranskinak:
1731