Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Aldundiak Ansorenak euskal musikaren ikerketari, ezagutzari eta hedapenari egindako ekarpena eskertzen du

Aldundiak Ansorenak euskal musikaren ikerketari, ezagutzari eta hedapenari egindako ekarpena eskertzen du

Gipuzkoak asko zor dio Ansorenari.

2019/05/01

Aldundiak Jose Luis Ansorenaren heriotza sentitzen du, eta euskal musikaren ikerketari, ezagutzari eta hedapenari egindako ekarpena eskertzen du.

Denis Itxaso Kulturako diputatuak sentitzen du Jose Luis Ansorena musikari, konpositore eta ikertzailearen heriotza.

«Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren eskutik Ansorenak musikarekiko maitasuna transmititu zien ehunka umeri eta belaunaldi desberdinetako heldu askori, eta euskal liturgia-musikaren bilakaerari lagundu zion bere konposizio berritzaileen bitartez. Halaber, Musikaste musika astearen bultzatzaile gisa eta Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren sortzaile gisa, funtsezko pertsona izan da gure musikaren historia ikertzeko eta zabaltzeko arloan, eta, halaber, laguntza handia eman die konpositore belaunaldi berriei; beraz, Gipuzkoak asko zor dio Ansorenari», esan du Itsasok.

Beraz, gure atsekabea eta doluminak eman nahi dizkiegu bere senitarteko eta lagunei, eta gure esker ona adierazi nahi diegu musikari handi horrek bizitza osoan egindako lan bikainarengatik. 

  

1401